42 Nortasuna
Nor gara?
42 Urduliz Bizkaiak, Fundación Telefonicaren programazio campusak, 2021eko apirilean ireki zituen ateak. Urduliz Dorrean kokatua, Espainian ireki zen 42 sareko bigarren campusa da.
Instalazioek 2.400 m2-ko azalera dute eta aldi berean ia 200 ikasle hartzeko gaitasuna. 192 ordenagailu ditu.
Fundación Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duten 42 Urduliz Bizkaia programazio-campus bat baino askoz gehiago da. Programazioa ikasteko gunea izateaz gain, bertan ezagutza teknikoak eta lan-munduan ezinbestekoak diren trebetasunak lantzen dira, hala nola talde-lana, sormena, autonomia eta arazoak konpontzeko gaitasuna. Doako eta aurrez aurreko prestakuntza-eredu berritzaile baten bidez, enpresek gehien eskatzen dituzten lanbide digitaletan aritzeko prestatuko zaitu.
Esperientzia paregabea
- Ikasteko metodo berritzailea eta guztiz doakoa, 18 urtetik gorako edonorentzat irekia. Ez da titulaziorik ezta aurretiazko ezagutza teknikorik ere behar.
- “Ikasten berrikastea” ardatz duen filosofia. Gamifikazioan eta ikasleen arteko elkarlaneko ikaskuntzan —peer to peer ereduan— oinarritutako metodologia da: ez dago libururik, ordutegi finkorik ezta klase magistralik ere.
- Teknologiarekin lotutako ezagutzak ez ezik, lanerako eta eguneroko erronkei aurre egiteko ezinbestekoak diren trebetasunak ere garatzen dira: autonomia, erresilientzia, aldaketetara egokitzeko gaitasuna, frustrazioari aurre egiteko ahalmena, sormena eta, batez ere, talde-lana.
- Gaur egungo aro teknologikoaren etengabeko aldaketetara egokitutako ikaskuntza-eredua da. Ez dugu AA (Adimen Artifiziala) erabiltzen irakasten: AA eraikitzen irakasten dugu. Prestakuntza-programa askok tresnak erabiltzen irakastea dute helburu; 42n, berriz, ikasleek AA sistemek nola funtzionatzen duten, nola diseinatzen diren, benetako datuekin nola konektatzen diren eta modu seguru eta fidagarrian nola ezartzen diren ikasten dute.

KODEAZ HARATAGO
%93k
enplegu bat du
42 sareko Alumni ikasleen %93k besteren konturako edo norberaren konturako lan egiten du.
%96k
IT sektorean lan egiten du
Beren prestakuntza 42n osatu ondoren, ikasleak prest daude IT sektorean enplegu bat lortzeko.
%95k
42 gomendatzen du
%94k
ikasi zuen eskualdean lan egiten du
42k tokiko katalizatzaile gisa jarduten du, talentua erakarriz eta eskualdeko ekosistemetan integratuz.
%97k
42 berritzailetzat jotzen dute
Ikasleek 42 ikaskuntza-metodoa oso berritzailea dela uste dute. Izan ere, prestakuntza-ibilbidea etengabe aldatzen da lan-merkatuaren benetako eskaerari erantzuteko.
Hau ere zuretzat interesgarria izan daiteke
Ohiko galderak
42 parekoen arteko ikaskuntzan oinarritzen da. Ikaskuntza-inguruneak erantzunak zeure kabuz bilatzera eta ikasten berrikastera bultzatzen zaitu; hain zuzen ere, hori da garatuko duzun gaitasunik garrantzitsuenetako bat.
Hala ere, talde pedagogiko bat dago, ikaskuntza-inguruneak behar bezala funtzionatzen duela eta pertsona guztiek aurrera egiten dutela bermatzeko.
Hori nahi baduzu, bai, noski. Litekeena da, ordea, gaitasun eta interes berriak garatzea eta mundu digitalarekin lotutako bestelako lanpostuak aurkitzea.
Teknologiak eta eraldaketa digitalak sektore guztietako enpresa eta erakundeei eragiten diete. Gainera, arlo horretako lanpostuak diziplina anitzekoak izan ohi dira.
Ikasleek elkarrengandik ikasten duten hezkuntza-eredua da. Elkarlanean aritzen dira, erronkak partekatu eta gainditzen dituzte eta, batez ere, elkarren lana ebaluatzen dute.
Prestakuntza osatzeak mundu digitaleko lanpostu askotarako ateak irekiko dizkizu: startupetatik hasi eta mundu mailako enpresa handietaraino, gaur egun dauden lanpostuetan nahiz oraindik sortzeke daudenetan.
Bilatu Interneten “mundu digitaleko lanpostuak”, eta ikusiko duzu zenbat aukera dauden. 42n ikasten berrikasten duzu, lan-merkatuan aurkituko duzun edozein erronkari aurre egiteko.
42ko prestakuntza guztiz doakoa da. Ez dago ezkutuko kosturik, ez prestakuntzan zehar, ezta amaitu ondoren ere.
42 Urduliz Bizkaiako prestakuntza Fundación Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute.
Ikasteko modu honetan, gai bati buruzko ezagutzak sakontzen dira benetako egoeretako arazo eta erronkei aktiboki helduz. Jarraibideak bete eta edukiak buruz ikasi beharrean, praktikan arituz eta modu kritikoan pentsatuz ikasten da.
42n ez dugu arazo zehatz bat konpontzen edo tresna jakin bat erabiltzen soilik irakasten. Ikasketa-plana erabiltzen dituzun tresnak ulertzeko eta haien funtzionamendua ezagutzeko diseinatuta dago.
Prestakuntza amaitzean, arazo konplexuei irtenbideak bilatzeko gai izango zara. Horretarako, pentsamendu kritikoa eta talde-lana garatuko dituzu, baita ezagutza bilatzeko eta besteekin partekatzeko gaitasuna ere.
42ko metodoa ez dago teknologia jakin bati lotuta, teknologia etengabe aldatzen baita. Zure ibilbide profesional osoan erabilgarriak izango diren gaitasunak garatzea eta eguneratuta mantentzea da gure programaren helburuetako bat.
Ostatua eta eguneroko gastuak —garraioa, otorduak eta abar— zeure gain hartu beharko dituzu. 42ko prestakuntza, berriz, guztiz doakoa da ikasle guztientzat.
Ikasleek elkarren proiektuak ebaluatzen dituzte, talde pedagogikoak emandako ebaluazio-orria eta irizpide orokorrak erabiliz.
Proiektuaren egileak bere kodea azaldu beharko dio ebaluatzaileari, hark ulertzeko moduan, nahiz eta ebaluazioa egin aurretik proiektua ez ezagutu. Emaitza kodearen funtzionamenduaren eta egindako lana azaltzeko gaitasunaren araberakoa izango da.
Bai. Cursusak nahitaezko bi praktikaldi ditu.
Lehenengoa “Common Core”-a gainditu ondoren egin behar da. Edozein enpresatan eta edozein lanpostu edo profiletan egin daiteke, enpresa teknologiko batean, startup batean edo beste mota bateko erakunde batean.
Bigarren praktikaldia, berriz, teknologiarekin eta 42n eskuratutako ezagutzekin lotutako lanpostu batean egin behar da nahitaez.
Ikasle bakoitzak erabakiko du praktikak zer enpresatan eta noiz egin.
