Ohiko galderak
Bahetu honen arabera
Zalantzak, galderak eta krisi existentzialak bildu ditugu ohiko galderen webgune baliagarri batean.
42ko prestakuntza guztiz doakoa da. Ez dago ezkutuko kosturik, ez prestakuntzan zehar, ezta amaitu ondoren ere.
42 Urduliz Bizkaiako prestakuntza Fundación Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute.
Urdulizen bizi ez bazara, ostatua eta eguneroko gastuak —garraioa, otorduak eta abar— zeure gain hartu beharko dituzu. 42ko prestakuntza, berriz, guztiz doakoa da ikasle guztientzat.
18 urte edo gehiago dituen edonork eman dezake izena campusean. Ez dago gehieneko adin-mugarik.
42n edonork du lekua. Hala ere, 18 urte bete aurretik ez dugu prestakuntza gomendatzen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak bertan behera uzteko arriskua saihesteko.
Baldintza bakarra 18 urte edo gehiago izatea da. Ez duzu informatikari edo programazioari buruzko aurretiazko ezagutzarik behar; motibazioa eta ikaskuntza-programarekiko konpromisoa izatea baino ez.
Prestakuntza osoak lau urte eta erdi iraun dezake gehienez. Lehenengo etapak, “Common Core” izenekoak, 12 eta 18 hilabete artean irauten du.
42ko prestakuntza intentsiboa da; horregatik, ez da gomendagarria lanaldi osoko lana eta prestakuntza uztartzea. Lanaldi partzialeko lana bateragarriagoa izan daiteke, baina antolaketa eta diziplina pertsonal handia eskatzen ditu.
Ez da diplomarik, aurretiazko prestakuntzarik edo espezializazio-ikastarorik behar 42ko ikasle izateko.
42k ez du Espainiako prestakuntza arautuaren sistemako titulazio akademiko ofizialik ematen. Hala ere, espezializazioko proiektu jakin batzuk osatzen dituzten ikasleek RNCP —Répertoire National des Certifications Professionnelles— ziurtagiria eskuratu ahal izango dute.
Frantziako Gobernuko Lan Ministerioak ofizialki aitortutako lanbide-ziurtagiria da, eta Europa osoan du balioa, Europako Kualifikazioen Esparruaren bidez.
Bai, noski! 42ko metodologia gure ate irekien jardunaldietan edo Open Dayetan ezagutu ahal izango duzu. Horrez gain, Piscine Discovery Web esperientziaren bidez, bost egunez eta presentzialki ezagutu ahal izango duzu campusean nola ikasten den.
Informazio guztia hemen duzu eskuragarri.
Eman izena hemen. Ondoren, bi proba gainditu beharko dituzu Internet bidez: lehenengoak 10 minutu irauten du, eta bigarrenak, gehienez, bi ordu.
Ez duzu prestakuntza, ikasketa edo titulazio jakinik behar. 42n, gure metodologiarekin eta ikaskuntza-planarekin konpromisoa hartzea baino ez dizugu eskatzen. Baldintza bakarra 18 urte edo gehiago izatea da.
Pentsamendu logikoa eta, batez ere, arazoei irtenbideak bilatzeko jarrera izatea komeni da. Egoera berrietara egokitzeko eta zailtasunak gainditzeko gai izan beharko duzu.
Ekimena, jakin-mina, sormena eta taldean lan egiteko gaitasuna ere oso garrantzitsuak dira.
Ez, inola ere ez. Ez duzu programazioari buruzko aurretiazko ezagutzarik behar 42n sartu eta aurrera egiteko.
42n, gero eta konplexuagoak diren proiektuen bidez ikasiko duzu. Arazo bakoitza desberdina da, eta beste modu batean pentsatzera eta irtenbide berriak bilatzera bultzatuko zaitu, campuseko gainerako ikasleekin elkarlanean.
Bi probak gainditu ondoren, Piscinean aurrez izena eman ahal izango duzu. Piscinea campusean egiten den 26 eguneko hautaketa-prozesu presentzial eta intentsiboa da.
Hurrengo Piscineen datak urtean zehar jakinarazten ditugu, posta elektronikoaren eta gure sare sozialen bidez.
Piscinea 42ko ikasle bihurtu aurretik eman behar duzun azken urratsa da. Internet bidezko bi proba gainditu behar dituzu Piscinean parte hartu ahal izateko.
Campusean presentzialki egiten den 26 eguneko erronka da. Egunero proiektuak egingo dituzu, C programazio-lengoaiaren oinarri sendoak eskuratzeko eta gainerako hautagaiekin elkarlanean aritzen ikasteko.
42n ez dago hautaketa-kuotarik; hau da, ez dago hautatuko diren pertsonen kopuru finkorik. Hala ere, plazen % 30 aldi baterako gordetzen dugu, emakumeek izena emateko epe luzeagoa izan dezaten.
Ez, ez Piscinean, ezta 42ko ikasle bihurtzen bazara ere. Campusean 192 iMac ditugu, hautagai eta ikasle guztientzat nahikoa.
Zure ordenagailu eramangarria erabil dezakezun arren, campuseko ordenagailuak erabiltzea gomendatzen dizugu, batez ere Piscinean.
Piscinea zorrotza da, eta 26 egunetan ordu asko eman beharko dituzu programatzen eta gainerako hautagaiekin elkarlanean.
Lanean ari zaren bitartean gainditzea ezinezkoa ez bada ere, egun horietan Piscineari lehentasuna ematea gomendatzen dizugu.
Piscinea ez gainditzeak esan nahi du, beharbada, 42 ez dela zuretzat aukerarik egokiena, une honetan behintzat. Piscinearen helburua ikaskuntza-eredu hau zuretzat egokia den egiaztatzea da.
Piscinea gainditzen ez baduzu, 300 egun itxaron beharko dituzu berriro parte hartu ahal izateko.
Ikasketa-planaren hasiera Piscinean egindako ikaskuntza-prozesuaren jarraipena da; horregatik, prozesua ez etetea gomendatzen dugu.
Hautaketa-prozesua amaitu bezain laster campusean hasiko ez zarela badakizu, plaza berehala hasteko prest dagoen beste norbaitentzat uztea komeni da.
Ez. Hautaketa-prozesuko urrats guztiak campus berean egin behar dira, Internet bidezko bi probetatik hasi eta Piscineara arte.
Hurrengo Piscineen datak gure webgunean eta sare sozialetan daude eskuragarri.
42ko metodoa parekoen arteko ikaskuntzan oinarritzen da. Ikasleek beren kabuz eta taldean egiten diete aurre erronkei, beste ikasleekin elkarlanean.
42 parekoen arteko ikaskuntzan oinarritzen da. Ikaskuntza-inguruneak erantzunak zeure kabuz bilatzera eta ikasten berrikastera bultzatzen zaitu; hain zuzen ere, hori da garatuko duzun gaitasunik garrantzitsuenetako bat.
Hala ere, talde pedagogiko bat dago, ikaskuntza-inguruneak behar bezala funtzionatzen duela eta pertsona guztiek aurrera egiten dutela bermatzeko.
Ikasleek elkarrengandik ikasten duten hezkuntza-eredua da. Elkarlanean aritzen dira, erronkak partekatu eta gainditzen dituzte eta, batez ere, elkarren lana ebaluatzen dute.
Ikasteko modu honetan, gai bati buruzko ezagutzak sakontzen dira benetako egoeretako arazo eta erronkei aktiboki helduz. Jarraibideak bete eta edukiak buruz ikasi beharrean, praktikan arituz eta modu kritikoan pentsatuz ikasten da.
Ikasleek elkarren proiektuak ebaluatzen dituzte, talde pedagogikoak emandako ebaluazio-orria eta irizpide orokorrak erabiliz.
Proiektuaren egileak bere kodea azaldu beharko dio ebaluatzaileari, hark ulertzeko moduan, nahiz eta ebaluazioa egin aurretik proiektua ez ezagutu. Emaitza kodearen funtzionamenduaren eta egindako lana azaltzeko gaitasunaren araberakoa izango da.
Piscinea gainditu ondoren, ikasle guztiek 42 sareko campus guztietan berdina den oinarrizko etapa —”Common Core”— egiten dute. Ondoren, espezializazio teknikoaren etapa dator.
Ikaskuntza-ibilbideak 21 maila ditu.
“Common Core” izeneko lehen zatia proiektuak eta azterketak dituzten zazpi mailatan antolatuta dago. Bertan, batez ere, C, Python eta JavaScript lantzen dira. Azken maila gainditu ondoren, enpresa batean lehen esperientzia profesionala izateko aukera izango duzu. Hortik aurrera, zuk erabakiko duzu noiz egin.
Bigarren zatian, berriz, zuk aukeratutako espezializazio teknikoak landuko dituzu. Besteak beste, zibersegurtasunari, web-garapenari, programazioari, AAri(adimen artifizialari), blockchainari eta DevOpsi buruzko edukiak aurkituko dituzu. Eduki horiek etengabe eguneratzen dira, sektore teknologikoaren bilakaerara egokitzeko.
“Common Core” fasean C, Python eta JavaScript ikasiko dituzu. Horrez gain, erabilera orokorreko AA (adimen artifiziala), RAG sistemak eta agente adimendunak aztertuko dituzu.
Espezializazio-fasean erabiliko dituzun programazio-lengoaiak aukeratzen dituzun proiektuen araberakoak izango dira.
C erabilera orokorreko programazio-lengoaia da, eta beste lengoaia askok baino lotura zuzenagoa du hardwarearekin.
C erabiliz, ordenagailuen eta sistema eragileen funtzionamendua sakonago ezagutuko duzu, baita aplikazioek sistema horietan duten eragina ere. C programatuz eskuratutako ezagutzei eta ikuspegiari esker, gero beste programazio-lengoaia batzuk ikastea errazagoa izan ohi da.
AA ez da hautazko gai bat edo gehigarri hutsa. 42ko ikasketa-planean hasieratik dago txertatuta, oinarrizko kontzeptuetatik hasi eta sistema guztiz autonomoetarako arkitekturak sortzeraino. Pixkanaka lantzen da, ez unean uneko joera bati jarraitzeko, industria teknologikoaren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko baizik.
Helburua prestakuntza amaitzean AA txertatzen duten irtenbideak diseinatzeko, garatzeko eta ikuspegi kritikoz ebaluatzeko gai izatea da, gaur egungo industriaren erronkei erantzun ahal izateko.
Proiektuak osatuz eta puntuak lortuz egingo duzu aurrera ikasketa-planean. Puntu horiei esker, mailaz igo eta proiektu zein espezializazio-arlo berriak desblokeatuko dituzu.
Gainera, hainbat trebetasun garatu, misioak bete eta lorpenak eskuratu ahal izango dituzu.
Jatorrizko ikasketa-plana 2013an sortu zuen Pariseko 42 campuseko taldeak, Frantzian informatikaren irakaskuntzan esperientzia handia zuten profesionalek osatutako talde batek.
Ordutik, ikasketa-planak etengabe egin du aurrera, mundu osoko 42 campusetako talde pedagogikoen ekarpenei, enpresekin egindako lankidetzari eta ikasleen parte-hartzeari esker.
Hiru hilean behin, campus guztietako talde pedagogikoetako kideek osatutako batzordea elkartzen da, sektoreko joera berriak aztertzeko eta ikasketa-plana eguneratzeko.
“Common Core” gaztelaniaz dago eskuragarri, baina beste hizkuntza batzuetan ere egin daiteke, hala nola ingelesez, frantsesez, alemanez edo portugesez.
Ingelesa jakitea ez da ezinbestekoa, baina programazioari buruzko informazio gehiena hizkuntza horretan dago. Beraz, 42n sartzea aukera ona izan daiteke ingelesa berriro erabiltzen hasteko edo ikasten hasteko.
Dena den, hizkuntza ez da oztopo izango: campusean ingelesez dakiten ikasleak daude, eta behar duzunean lagunduko dizute.
Pertsona bakoitzak behar duen denbora. Ikasle bakoitza desberdina dela uste dugu, eta bere erritmoan ikasteko aukera izan behar duela.
“Common Core” fasea 12 hilabete inguruan egitea gomendatzen da, eta gehienez 18 hilabetean osatzea.
Espezializazio-faseak —8. mailatik 21.era— bost urte eta erdira arte iraun dezake.
Cursusak, gainera, bi praktikaldi ditu barne.
Bai, asko! Campusa etengabeko mugimendua duen gunea da: lan-saioak, hackathonak, tailerrak, hitzaldiak eta beste hainbat ekimen antolatzen dira.
Ikasleek zein enpresek kalitatezko prestakuntza-edukiak sortzeko proposamenak egitea nahi dugu, campusari balio handiagoa emateko.
Bai, noski! Gure ateak beti egongo dira ikasleentzat zabalik. Gure campusean prestatu diren pertsonak nahi dutenean itzul daitezke ikasten jarraitzeko.
42ko metodoaren ezaugarri bereizgarrietako bat komunitatea da.
Espezializazioko proiektu jakin batzuk osatzen dituzten ikasleek RNCP —Répertoire National des Certifications Professionnelles— ziurtagiria eskuratu ahal izango dute. Frantziako Gobernuko Lan Ministerioak ofizialki aitortutako lanbide-ziurtagiria da, eta Europa osoan du balioa Europako Kualifikazioen Esparruaren bidez.
42k, ordea, ez du Espainiako prestakuntza arautuaren sistemako titulazio akademiko ofizialik ematen.
Frantziako lanbide-ziurtagirien katalogo ofiziala da. Lan-esperientziaren edo prestakuntza ez-arautuaren bidez eskuratutako gaitasun profesionalak egiaztatzen ditu, eta Europa mailan du balioa Europako Kualifikazioen Esparruari esker.
Espainian ez du baliokidetasun akademiko zuzenik, baina Europako enpresek aintzatespen handia ematen diote, lanbide-gaitasun aurreratuen egiaztagiri gisa. Europass gehigarria ere badu; bertan, lortutako ikaskuntza-emaitzak eta ziurtagiri horren bidez eskura daitezkeen lanbideak zehazten dira.
Hori nahi baduzu, bai, noski. Litekeena da, ordea, gaitasun eta interes berriak garatzea eta mundu digitalarekin lotutako bestelako lanpostuak aurkitzea.
Teknologiak eta eraldaketa digitalak sektore guztietako enpresa eta erakundeei eragiten diete. Gainera, arlo horretako lanpostuak diziplina anitzekoak izan ohi dira.
Prestakuntza osatzeak mundu digitaleko lanpostu askotarako ateak irekiko dizkizu: startupetatik hasi eta mundu mailako enpresa handietaraino, gaur egun dauden lanpostuetan nahiz oraindik sortzeke daudenetan.
Bilatu Interneten “mundu digitaleko lanpostuak”, eta ikusiko duzu zenbat aukera dauden. 42n ikasten berrikasten duzu, lan-merkatuan aurkituko duzun edozein erronkari aurre egiteko.
42n ez dugu arazo zehatz bat konpontzen edo tresna jakin bat erabiltzen soilik irakasten. Ikasketa-plana erabiltzen dituzun tresnak ulertzeko eta haien funtzionamendua ezagutzeko diseinatuta dago.
Prestakuntza amaitzean, arazo konplexuei irtenbideak bilatzeko gai izango zara. Horretarako, pentsamendu kritikoa eta talde-lana garatuko dituzu, baita ezagutza bilatzeko eta besteekin partekatzeko gaitasuna ere.
42ko metodoa ez dago teknologia jakin bati lotuta, teknologia etengabe aldatzen baita. Zure ibilbide profesional osoan erabilgarriak izango diren gaitasunak garatzea eta eguneratuta mantentzea da gure programaren helburuetako bat.
Bai. Cursusak nahitaezko bi praktikaldi ditu.
Lehenengoa “Common Core”-a gainditu ondoren egin behar da. Edozein enpresatan eta edozein lanpostu edo profiletan egin daiteke, enpresa teknologiko batean, startup batean edo beste mota bateko erakunde batean.
Bigarren praktikaldia, berriz, teknologiarekin eta 42n eskuratutako ezagutzekin lotutako lanpostu batean egin behar da nahitaez.
Ikasle bakoitzak erabakiko du praktikak zer enpresatan eta noiz egin.
Prestakuntza-ibilbidea osatzeko beharrezko praktikak aurkitzea ikaskuntza-prozesuaren funtsezko zatia da.
Campusetik, ezagutzak eskuratzeko, konfiantza irabazteko eta enpresa zein erakundeekin harremanetan jartzeko aukerak eskaintzen ditugu, hitzaldien, tailerren eta bestelako ekitaldien bidez.
Azken erabakia hartzea eta erronkari heltzea, ordea, ikasle bakoitzaren ardura da.
42n hainbat lankidetza-modu eskaintzen ditugu. Hona hemen aukera batzuk, baina elkarrekin eta erakunde bakoitzaren beharretara egokituta beste hainbat proposamen ere gara ditzakegu:
42ko TALENTUA
42n ikasleen eta lan-munduaren arteko lotura gara. Erakunde bakoitzaren beharrak kontuan hartuta, pertsonarik egokiena aurkitzen laguntzen dugu.
BIZI 42
42 ezin da hitzez bakarrik azaldu; bertatik bertara bizi behar da. Horregatik, hainbat jarduera eskaintzen dizkiegu erakundeei, 42ko filosofia beren beharren arabera ezagutzeko: Piscine Camp saioak, bootcampak, Observador Aprendiz programa, hackathonak, lan-saioak eta abar.
SORTU 42REKIN
Etorkizuneko profil digitalak prestatzen parte hartzera gonbidatzen ditugu enpresak eta erakundeak. Prestakuntza-eduki berriak elkarrekin sortuz, gure ikasleek aro digitaleko enpresek benetan behar dituzten ezagutza teknikoak eta funtsezko trebetasunak gara ditzaten laguntzen dugu.
Bai. Enpresek benetako egoeretan oinarritutako erronkak sortu eta prestakuntza-ibilbidean txertatzeko proposamena egin dezakete.
Pariseko 42 campuseko talde pedagogikoak proposamen bakoitza aztertuko du, egokia den baloratzeko. Proiektua onartzen bada, mundu osoko 42 campusetako ikasle guztien eskura jarriko da.
Bai. Hala ere, 42k ez du urrutiko prestakuntzarik eskaintzen. Hautaketa-prozesua eta ikasketa-plan osoa presentzialki egin behar dira campusean.
42k ez du bisarik izapidetzen edo ematen. Interesa duten pertsonek dagokien enbaxadan edo kontsulatuan eskatu beharko dute informazioa.
Nazioarteko hautagaiek gure taldearekin harremanetan jar daitezke onarpen-plataformaren bidez, Piscinean parte hartzeko gonbidapen-gutuna eskatzeko.
Campusean gaztelania eta euskara erabiltzen da batez ere. Hala ere, oinarrizko ingeles-maila izatea gomendatzen da, ikaskuntza errazteko.
