42n elkarrekin ikasten dugu
Espezializazioko proiektu jakin batzuk osatzen dituzten ikasleek RNCP —Répertoire National des Certifications Professionnelles— ziurtagiria eskuratu ahal izango dute. Frantziako Gobernuko Lan Ministerioak ofizialki aitortutako lanbide-ziurtagiria da, eta Europa osoan du balioa Europako Kualifikazioen Esparruaren bidez.
42k, ordea, ez du Espainiako prestakuntza arautuaren sistemako titulazio akademiko ofizialik ematen.
42ko metodoa parekoen arteko ikaskuntzan oinarritzen da. Ikasleek beren kabuz eta taldean egiten diete aurre erronkei, beste ikasleekin elkarlanean.
Frantziako lanbide-ziurtagirien katalogo ofiziala da. Lan-esperientziaren edo prestakuntza ez-arautuaren bidez eskuratutako gaitasun profesionalak egiaztatzen ditu, eta Europa mailan du balioa Europako Kualifikazioen Esparruari esker.
Espainian ez du baliokidetasun akademiko zuzenik, baina Europako enpresek aintzatespen handia ematen diote, lanbide-gaitasun aurreratuen egiaztagiri gisa. Europass gehigarria ere badu; bertan, lortutako ikaskuntza-emaitzak eta ziurtagiri horren bidez eskura daitezkeen lanbideak zehazten dira.
42 parekoen arteko ikaskuntzan oinarritzen da. Ikaskuntza-inguruneak erantzunak zeure kabuz bilatzera eta ikasten berrikastera bultzatzen zaitu; hain zuzen ere, hori da garatuko duzun gaitasunik garrantzitsuenetako bat.
Hala ere, talde pedagogiko bat dago, ikaskuntza-inguruneak behar bezala funtzionatzen duela eta pertsona guztiek aurrera egiten dutela bermatzeko.
Hori nahi baduzu, bai, noski. Litekeena da, ordea, gaitasun eta interes berriak garatzea eta mundu digitalarekin lotutako bestelako lanpostuak aurkitzea.
Teknologiak eta eraldaketa digitalak sektore guztietako enpresa eta erakundeei eragiten diete. Gainera, arlo horretako lanpostuak diziplina anitzekoak izan ohi dira.
Ikasleek elkarrengandik ikasten duten hezkuntza-eredua da. Elkarlanean aritzen dira, erronkak partekatu eta gainditzen dituzte eta, batez ere, elkarren lana ebaluatzen dute.
Prestakuntza osatzeak mundu digitaleko lanpostu askotarako ateak irekiko dizkizu: startupetatik hasi eta mundu mailako enpresa handietaraino, gaur egun dauden lanpostuetan nahiz oraindik sortzeke daudenetan.
Bilatu Interneten “mundu digitaleko lanpostuak”, eta ikusiko duzu zenbat aukera dauden. 42n ikasten berrikasten duzu, lan-merkatuan aurkituko duzun edozein erronkari aurre egiteko.
Ikasteko modu honetan, gai bati buruzko ezagutzak sakontzen dira benetako egoeretako arazo eta erronkei aktiboki helduz. Jarraibideak bete eta edukiak buruz ikasi beharrean, praktikan arituz eta modu kritikoan pentsatuz ikasten da.
42n ez dugu arazo zehatz bat konpontzen edo tresna jakin bat erabiltzen soilik irakasten. Ikasketa-plana erabiltzen dituzun tresnak ulertzeko eta haien funtzionamendua ezagutzeko diseinatuta dago.
Prestakuntza amaitzean, arazo konplexuei irtenbideak bilatzeko gai izango zara. Horretarako, pentsamendu kritikoa eta talde-lana garatuko dituzu, baita ezagutza bilatzeko eta besteekin partekatzeko gaitasuna ere.
42ko metodoa ez dago teknologia jakin bati lotuta, teknologia etengabe aldatzen baita. Zure ibilbide profesional osoan erabilgarriak izango diren gaitasunak garatzea eta eguneratuta mantentzea da gure programaren helburuetako bat.
Ikasleek elkarren proiektuak ebaluatzen dituzte, talde pedagogikoak emandako ebaluazio-orria eta irizpide orokorrak erabiliz.
Proiektuaren egileak bere kodea azaldu beharko dio ebaluatzaileari, hark ulertzeko moduan, nahiz eta ebaluazioa egin aurretik proiektua ez ezagutu. Emaitza kodearen funtzionamenduaren eta egindako lana azaltzeko gaitasunaren araberakoa izango da.

