Pribatutasun Politika honen bidez, Fundación Telefónicak webgune honetako erabiltzaileei jakinarazten die haien datu pertsonalak gardentasunaren, helburua mugatzearen, datuak minimizatzearen, zehaztasunaren, osotasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioei jarraituz tratatuko direla. Era berean, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduan —pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez babesteari buruzkoan— eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan —Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoan— ezarritako gainerako betebeharrak eta bermeak errespetatuko dira.
Erabiltzaileen datu pertsonalak, kasuaren arabera, webgune honen bidez edo datu pertsonalak biltzeko formularioen bidez jasoko dira. Aipatutako araudia betetzeko eta, webgune honetako erabiltzaile zaren aldetik, zure datu pertsonalak nola biltzen, erabiltzen, tratatzen eta babesten diren ulertzen laguntzeko, Fundación Telefónicak datu pertsonalak babesteko duzun eskubidearekin lotutako honako alderdi hauen berri ematen dizu.