INFORMAZIO OROKORRA
Webgune hau Fundación Telefónicaren titulartasunekoa da. Erakundeak G-82086810 IFZ-a du, eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Fundazioen Babesletzaren Estatuko Eskumeneko Kultura Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago, 359 zenbakiarekin. Egoitza soziala Madrilgo Gran Vía kaleko 28. zenbakian, 7. solairuan (28013 PK), dago.
Fundación Telefónicak jakinarazten dizu webgune honen helburua dela, batetik, Fundación Telefónicak sustatzen dituen jardueren berri ematea herritarrei eta, bestetik, erakundeari berari buruzko informazioa biltzeko gune izatea.
Webgune honetan eta bertan jasotako informazioan sartzeak, hura erabiltzeak edota bertan nabigatzeak Lege Ohar honetan ezarritako baldintzak onartzea dakar, eta «Erabiltzaile» izaera ematen dizu. Horregatik, edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.
Lege Ohar honetan ezarritakoarekin ados ez bazaude, ez duzu webgune hau erabili behar.
Erabiltzaile gisa, webgunea behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen duzu, aplikagarria den araudia, fede ona, ordena publikoa, Interneten ohikoak diren erabilerak eta Lege Ohar honetan ezarritakoa errespetatuz.
Fundación Telefónicarekin harremanetan jarri nahi baduzu, posta arruntaren bidez egin dezakezu, aurretik adierazitako helbidera idatzita, edo posta elektronikoz, contacto@fundaciontelefonica.com helbidera idatzita.