Jarraian, erabiltzen diren cookieen sailkapena aurkituko duzu. Kontuan izan cookie bera kategoria batean baino gehiagotan egon daitekeela.
Kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak propioak edo hirugarrenenak izan daitezke:
a) Cookie propioak:
Cookie propioak Fundación Telefónicak, web-atariaren editore den aldetik, kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen gailura bidaltzen diren cookieak dira. Cookie horien bidez jasotako informazio estatistikoari esker, nabigazioa arinagoa izan dadin eta zure lehentasunetara egokitu dadin laguntzen dute.
b) Hirugarrenen cookieak:
Hirugarrenen cookieak Fundación Telefónica ez diren beste erakunde batzuek sortutako eta haien jabetzako cookieak dira. Erabiltzaileak webgune honetan sartzeko erabiltzen duen gailuan instalatu ondoren, hainbat datu eta informazio biltzeko aukera ematen dute helburu estatistikoetarako —esaterako, Google Analytics bidez—, sare sozialetako interakzioak kudeatzeko —Facebook edo Flickr, adibidez— edo erabiltzailearen geolokalizazioa ahalbidetzeko —Google Maps bidez—.
Hirugarrenen cookieak eta haien bidez jasotako informazioa Fundación Telefónicarekin zerikusirik ez duten erakundeek kudeatzen dituzte.
Aktibo irauten duten denboraren arabera
Cookieak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke.
a) Saioko cookieak:
Cookie hauek erabiltzaileak web-ataria bisitatzen duen bitartean baino ez dira esleitzen nabigatzeko erabiltzen duen gailuari, eta erabiltzaileak nabigatzailea ixten duenean automatikoki desagertzen dira.
Normalean, nabigazio-saio bakarrean gordetzea komeni den informazioa biltegiratzeko erabiltzen dira, eta saioa amaitzean desagertzen dira. Cookie horiei esker, Fundación Telefónicak bere webguneko trafiko-ereduak azter ditzake eta nabigazio-esperientzia hobea eskaini, edukia hobetuz eta web-ataria erabiltzea erraztuz.
b) Cookie iraunkorrak:
Cookie iraunkorren kasuan, datuak erabiltzaileak nabigatzeko erabiltzen duen gailuan gordeta geratzen dira. Cookie horiek behar-beharrezkoa den denboran baino ez dira gordeko, haien erabileraren helburua kontuan hartuta.
Cookie iraunkorren iraupena eta iraungitze-data zure nabigatzailearen konfigurazioaren bidez kontsulta daitezke.
Helburuaren arabera
Webgune honetan, Fundación Telefónicak beharrezko cookieak edo cookie teknikoak, analisi- edo neurketa-cookieak eta publizitate-cookieak erabiltzen ditu.
a) Behar-beharrezko cookieak edo cookie teknikoak:
Cookie hauei esker, erabiltzaileak web-atari honetan nabigatu eta bertan eskaintzen diren aukerak erabil ditzake. Horien artean daude Fundación Telefónicak webgunearen kudeaketa eta funtzionamendua ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta garapenak gaitzeko erabiltzen dituenak.
Esaterako, honako hauetarako erabiltzen dira: saioa identifikatzeko, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzeko, bideoak edo audioak zabaltzeko edukiak gordetzeko edo eduki dinamikoak gaitzeko —adibidez, testu edo irudi baten karga-animazioa—.
Cookie teknikoak ezinbestekoak dira web-atariaren funtzioak behar bezala eskaintzeko eta haren funtzionamendu egokia bermatzeko; horregatik, ezin da haien erabilera baztertu.
b) Analisi- edo neurketa-cookieak:
Fundación Telefónicak edo hirugarrenek kudeatutako analisi-cookieek webguneko erabiltzaileen portaera orokorra aztertzeko eta haren jarraipena egiteko aukera ematen dute.
Cookie mota horien bidez bildutako informazioa web-atariaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, erabiltzaileek egiten duten erabilerari buruzko datuak aztertu eta, horren arabera, hobekuntzak egiteko.
Webgune honetan, Fundación Telefónicak bere analisi-cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, batez ere Google Analyticsenak.
c) Publizitate-cookieak:
Publizitate-cookieek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa gordetzen dute, haien nabigazio-ohiturak etengabe behatuz lortutakoa. Informazio horri esker, erabiltzailearen profil espezifiko bat sor daiteke, profil horren arabera publizitatea erakusteko.