SINERGIEN INDARRA
Aliantza estrategikoak. Elkarrekin gehiago gara.
42 campusetako ikasleei aukera profesional berriak zabaltzeko asmoz, hasieratik prestakuntza osagarriak jarri dira martxan NTT DATA, Salesforce, IBM eta beste hainbat erakunderekin elkarlanean.
Horrez gain, lan-jardunaldiak eta tailerrak antolatzen dira erakunde eta enpresekin, haien eta campusen arteko lankidetza sustatzeko eta aukera berriak sortzeko.
STEM arloan emakumeen talentua bultzatzeko eta lanbide teknologikoekin lotutako genero-estereotipoei aurre egiteko, genero-arrakala digitala murriztea helburu duten ekimenak sustatzen dira. Horren adibide da Emakumeak Zientzian, BAICekin lankidetzan garatutako ekimena.
Ohiko galderak
Prestakuntza osoak lau urte eta erdi iraun dezake gehienez. Lehenengo etapak, “Common Core” izenekoak, 12 eta 18 hilabete artean irauten du.
42ko prestakuntza intentsiboa da; horregatik, ez da gomendagarria lanaldi osoko lana eta prestakuntza uztartzea. Lanaldi partzialeko lana bateragarriagoa izan daiteke, baina antolaketa eta diziplina pertsonal handia eskatzen ditu.
Ez da diplomarik, aurretiazko prestakuntzarik edo espezializazio-ikastarorik behar 42ko ikasle izateko.
42k ez du Espainiako prestakuntza arautuaren sistemako titulazio akademiko ofizialik ematen. Hala ere, espezializazioko proiektu jakin batzuk osatzen dituzten ikasleek RNCP —Répertoire National des Certifications Professionnelles— ziurtagiria eskuratu ahal izango dute.
Frantziako Gobernuko Lan Ministerioak ofizialki aitortutako lanbide-ziurtagiria da, eta Europa osoan du balioa, Europako Kualifikazioen Esparruaren bidez.
Bai, noski! 42ko metodologia gure ate irekien jardunaldietan edo Open Dayetan ezagutu ahal izango duzu. Horrez gain, Piscine Discovery Web esperientziaren bidez, bost egunez eta presentzialki ezagutu ahal izango duzu campusean nola ikasten den.
Informazio guztia hemen duzu eskuragarri.
Bai. Hala ere, 42k ez du urrutiko prestakuntzarik eskaintzen. Hautaketa-prozesua eta ikasketa-plan osoa presentzialki egin behar dira campusean.
42k ez du bisarik izapidetzen edo ematen. Interesa duten pertsonek dagokien enbaxadan edo kontsulatuan eskatu beharko dute informazioa.
Nazioarteko hautagaiek gure taldearekin harremanetan jar daitezke onarpen-plataformaren bidez, Piscinean parte hartzeko gonbidapen-gutuna eskatzeko.
Campusean gaztelania eta euskara erabiltzen da batez ere. Hala ere, oinarrizko ingeles-maila izatea gomendatzen da, ikaskuntza errazteko.
42ko prestakuntza guztiz doakoa da. Ez dago ezkutuko kosturik, ez prestakuntzan zehar, ezta amaitu ondoren ere.
42 Urduliz Bizkaiako prestakuntza Fundación Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute.
Urdulizen bizi ez bazara, ostatua eta eguneroko gastuak —garraioa, otorduak eta abar— zeure gain hartu beharko dituzu. 42ko prestakuntza, berriz, guztiz doakoa da ikasle guztientzat.
