Zerk bereizten ditu 42 Urduliz Bizkaian ikasten duten pertsonak?
ARAZOEI IRTENBIDEAK AURKITZEN TREBEAK DIRA
42ko ikasleek arazo bakoitzari aurre egiteko zer ezagutza behar duten identifikatzen, ezagutza hori beren kabuz eskuratzen eta praktikan jartzen ikasten dute. Horrela, beren soluzio propioak sortzeko gai dira
AKZIORAKO PREST
Gure ikaskuntza-metodo praktikoari esker, proiektuak eraginkortasunez garatzen eta burutzen badakite.
AUTONOMIA
Ikaskuntza norberaren lanaren eta ekimenaren gainean eraikitzen denez, ikasleek autonomia handia garatzen dute. Proiektuei beren kabuz nola heldu, zer bide hartu eta nola amaitu erabakitzeko gai dira.
TALDEAN LAN EGITEN BADAKITE
42n proiektuak elkarlanean garatzen dira, eta ikasleek etengabe ebaluatzen dute elkarren lana. Horri esker, taldean aritzen, besteen iritziak entzuten eta helburu partekatuak lortzeko elkarlanean jarduten ikasten dute.
PROIEKTUEN ARDURA BEREN GAIN HARTZEN DUTE
42ko ikasleak gai dira hutsetik abiatuta guztiz erabilgarriak diren programak garatzeko. Gainera, beren irtenbideak aurkezten eta azaltzen trebatuta daude, prestakuntza osoan zehar etengabe egin behar izan baitute hori ebaluazioetan.
PRESTAKUNTZA ELKARREKIN SORTZEA
42n, etorkizuneko profil digitalak prestatzen parte hartzeko aukera ere eskaintzen diegu enpresei. Gure talde pedagogikoarekin batera, enpresek prestakuntza-prozesuan parte har dezakete, ikasleek gaur egungo lan-munduak eskatzen dituen ezagutza teknikoak eta funtsezko trebetasunak gara ditzaten.
42KO ESPERIENTZIAK
Horrez gain, hainbat jardueraren bidez, enpresetako taldeei 42ko filosofia bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen diegu, haien beharretara egokituta: ekitaldiak, Digital Skills Lab programa, hackathonak eta abar.
