Zer da Piscinea
Parekorik gabeko 26 egun presentzial
MURGILKETA
Murgildu 42ko lan metodoetan.
IKASKUNTZA TRINKOA
Lau aste programazioan guztiz sartzeko.
ZEROTIK HASITA
Pertsona guztiak ongi etorriak dira: Piscinean programatzen ikasten da aldez aurreko ezagutzarik behar izan gabe, zure sarrera mailak ez du axola.
IKASI ZUTAZ
Ezagutu 42ko ikaskuntza-metodoek nola lagun diezazuketen aurrera egiten.
ESPERIENTZIA PAREGABEA ETA AHAZTEZINA
Piscineak ikuspegi eta esperientzia berriak eskaintzen dizkizu, ikaskuntza-aldi bizia pertsona desberdin askorekin partekatuz, helburu berarekin.
ANIZTASUNA BALIO BAT DA
Profil guztiak, datozen lekutik datozela, ongi etorriak dira: ikuspuntu desberdinak partekatuz bakarrik egin daiteke aurrera.
Piscineko alderdirik aipagarrienak:
Ohiko Galderak
Hurrengo Piscineen datak gure webgunean eta sare sozialetan daude eskuragarri.
Piscinea 42ko ikasle bihurtu aurretik eman behar duzun azken urratsa da. Internet bidezko bi proba gainditu behar dituzu Piscinean parte hartu ahal izateko.
Campusean presentzialki egiten den 26 eguneko erronka da. Egunero proiektuak egingo dituzu, C programazio-lengoaiaren oinarri sendoak eskuratzeko eta gainerako hautagaiekin elkarlanean aritzen ikasteko.
42n ez dago hautaketa-kuotarik; hau da, ez dago hautatuko diren pertsonen kopuru finkorik. Hala ere, plazen % 30 aldi baterako gordetzen dugu, emakumeek izena emateko epe luzeagoa izan dezaten.
Ez, ez Piscinean, ezta 42ko ikasle bihurtzen bazara ere. Campusean 192 iMac ditugu, hautagai eta ikasle guztientzat nahikoa.
Zure ordenagailu eramangarria erabil dezakezun arren, campuseko ordenagailuak erabiltzea gomendatzen dizugu, batez ere Piscinean.
Piscinea zorrotza da, eta 26 egunetan ordu asko eman beharko dituzu programatzen eta gainerako hautagaiekin elkarlanean.
Lanean ari zaren bitartean gainditzea ezinezkoa ez bada ere, egun horietan Piscineari lehentasuna ematea gomendatzen dizugu.
Piscinea ez gainditzeak esan nahi du, beharbada, 42 ez dela zuretzat aukerarik egokiena, une honetan behintzat. Piscinearen helburua ikaskuntza-eredu hau zuretzat egokia den egiaztatzea da.
Piscinea gainditzen ez baduzu, 300 egun itxaron beharko dituzu berriro parte hartu ahal izateko.
Ikasketa-planaren hasiera Piscinean egindako ikaskuntza-prozesuaren jarraipena da; horregatik, prozesua ez etetea gomendatzen dugu.
Hautaketa-prozesua amaitu bezain laster campusean hasiko ez zarela badakizu, plaza berehala hasteko prest dagoen beste norbaitentzat uztea komeni da.
Ez. Hautaketa-prozesuko urrats guztiak campus berean egin behar dira, Internet bidezko bi probetatik hasi eta Piscineara arte.

