42 Nortasuna
ZER IKASIKO DUZU?
Eredu honi esker, hutsetik ikasi ahal izango duzu programatzen. Dagoeneko programazio-ezagutzak badituzu, 42 zuretzat ere bada: zure prestakuntzan urrats bat harago egiteko aukera izango duzu.
42ko ikasketa-plana, Cursus izenekoa, zure ezagutzak modu praktikoan eta beste ikasle batzuekin elkarlanean egiteko aukera emango dizu. Ikaskuntza-ibilbideak 21 maila ditu. Lehenengo zatia, “Common Core” izenekoa, zazpi mailatan dago antolatuta. Mailaz maila, proiektuak eta azterketak egin beharko dituzu, eta, batez ere, C, JavaScript eta Python programazio-lengoaiak erabiltzen ikasiko duzu.
Zazpigarren maila gainditu ondoren, enpresa batean lehen lan-esperientzia izateko aukera izango duzu.
Ikasketa-planaren bigarren zatian, berriz, pertsona bakoitzak aukeratutako espezializazio-arloak lantzen dira.
Gainera, 42 campusean teknologiarekin lotutako gaitasunak ez ezik, lan-munduan eta eguneroko erronkei aurre egiteko ezinbestekoak diren trebetasunak ere garatuko dituzu:
• Talde-lana
• Sormena
• Komunikazioa
• Erresilientzia
• Aldaketetara egokitzeko gaitasuna
• Berrikuntza
• Pentsamendu kritikoa
• Denboraren kudeaketa
• Lidergo-gaitasuna
ZENBAT DENBORA BEHARKO DUZU?
Pertsona guztiok ez dugu erritmo berean ikasten. Beraz, zergatik ezarri erritmo bakarra?
42ko programak ez dio unibertsitate-egutegiari jarraitzen. Urte osoan zehar eman dezakezu izena (eman izena hemen). Zuk erabakiko duzu noiz hasi.
Ikasketa-plana bi fasetan banatzen da:
1º) “Common Core” edo oinarrizko fasea: Edozein programazio-lengoaiatan modu eraginkor eta ziurrean aritzeko beharrezko oinarriak ikasiko dituzu. Gomendatutako iraupena: 12 eta 18 hilabete artean.
2º) Espezializazio-fasea: Etapa honek beste bi urte inguru irauten du; beraz, prestakuntza osoak lau urte eta erdira arte iraun dezake. Gehien interesatzen zaizkizun arlo teknologikoetan espezializatu ahal izango zara, denbora-mugarik gabe eta zure erritmoan.
IKASKETA-PLANA I ‘COMMON CORE’: 12 ETA 18 HILABETE ARTEAN, OINARRIZKO EZAGUTZAK ESKURATZEKO
Abiapuntua berbera da denontzat, eta gaitasun digitalak zein lanerako funtsezko trebetasunak garatzeko oinarri sendoa eskaintzen du. Esperientzia horren bidez, gutxieneko ezagutza teknikoak eta trebetasun pertsonalak eskuratuko dituzu. Hasierako fase horri “Common Core” deitzen zaio. Oinarrizko proiektuak garatzeko zazpi maila ditu, eta norberak bere erritmoa ezartzen badu ere, 12 eta 18 hilabete artean egitea gomendatzen da.
Denbora horretan, honako hauek ikasiko dituzu:
- C, JavaScript eta Python programazio-lengoaietan programatzen. Horien bidez, programazioaren oinarriak ulertuko dituzu, eta beste edozein lengoaiatan modu eraginkor eta seguruan programatzeko beharrezko ezagutzak eskuratuko dituzu.
- Adimen artifizial orokorraren oinarriak, RAG sistemak eta agente adimendunak aztertzen.
“Common Core”-a berdina da 42 sareko campus guztietan.
IKASKETA-PLANA II: AUKERATU ESPEZIALIZAZIOA ETA ZURE ERRITMOA
Bigarren fase honetan, programazioan eta hainbat arlo digitaletan sakondu ahal izango duzu:
- Adimen artifiziala eta Big Data
- Zibersegurtasuna
- Web- eta mugikor-aplikazioen garapena
- Software-garapena
- DevOps
- Sistemak
- Grafikoak eta bideo-jokoak
- Kriptografia
Etapa honek beste bi urte inguru irauten du; beraz, prestakuntza osoak lau urte eta erdira arte iraun dezake. Gaika antolatutako proiektuak aurkituko dituzu, eta autonomia osoa izango duzu zer ikasi eta zer arlotan sakondu nahi duzun erabakitzeko.
Talde-lana eta proiektuetan elkarlanean aritzea dira etapa honen oinarriak. Gainera, prestakuntza ez dago marka, teknologia edo programazio-lengoaia jakin bati lotuta. Horrela, aldaketetara egokitzeko gaitasuna garatuko duzu, eta zure ezagutzak etengabe aldatzen ari den merkatu digitalean ez dira zaharkituta geratuko.
Zuk aukeratuko duzu zer arlotan sakondu nahi duzun. Hainbat gaitasun eta ezagutza uztartu ahal izango dituzu zure interesen araberako ibilbide propioa osatzeko. Probatu proiektu eta espezializazio-bide desberdinak, eta eraiki zure neurrirako prestakuntza-ibilbidea.
Ikasketa-planaren bigarren etapa osatzeko behar den denbora aukeratzen dituzun espezializazioen araberakoa izango da.
Ezagutu nola sartu 42n
Ohiko galderak
Proiektuak osatuz eta puntuak lortuz egingo duzu aurrera ikasketa-planean. Puntu horiei esker, mailaz igo eta proiektu zein espezializazio-arlo berriak desblokeatuko dituzu.
Gainera, hainbat trebetasun garatu, misioak bete eta lorpenak eskuratu ahal izango dituzu.
Jatorrizko ikasketa-plana 2013an sortu zuen Pariseko 42 campuseko taldeak, Frantzian informatikaren irakaskuntzan esperientzia handia zuten profesionalek osatutako talde batek.
Ordutik, ikasketa-planak etengabe egin du aurrera, mundu osoko 42 campusetako talde pedagogikoen ekarpenei, enpresekin egindako lankidetzari eta ikasleen parte-hartzeari esker.
Hiru hilean behin, campus guztietako talde pedagogikoetako kideek osatutako batzordea elkartzen da, sektoreko joera berriak aztertzeko eta ikasketa-plana eguneratzeko.
“Common Core” gaztelaniaz dago eskuragarri, baina beste hizkuntza batzuetan ere egin daiteke, hala nola ingelesez, frantsesez, alemanez edo portugesez.
Ingelesa jakitea ez da ezinbestekoa, baina programazioari buruzko informazio gehiena hizkuntza horretan dago. Beraz, 42n sartzea aukera ona izan daiteke ingelesa berriro erabiltzen hasteko edo ikasten hasteko.
Dena den, hizkuntza ez da oztopo izango: campusean ingelesez dakiten ikasleak daude, eta behar duzunean lagunduko dizute.
Pertsona bakoitzak behar duen denbora. Ikasle bakoitza desberdina dela uste dugu, eta bere erritmoan ikasteko aukera izan behar duela.
“Common Core” fasea 12 hilabete inguruan egitea gomendatzen da, eta gehienez 18 hilabetean osatzea.
Espezializazio-faseak —8. mailatik 21.era— bost urte eta erdira arte iraun dezake.
Cursusak, gainera, bi praktikaldi ditu barne.
Bai, asko! Campusa etengabeko mugimendua duen gunea da: lan-saioak, hackathonak, tailerrak, hitzaldiak eta beste hainbat ekimen antolatzen dira.
Ikasleek zein enpresek kalitatezko prestakuntza-edukiak sortzeko proposamenak egitea nahi dugu, campusari balio handiagoa emateko.
Bai, noski! Gure ateak beti egongo dira ikasleentzat zabalik. Gure campusean prestatu diren pertsonak nahi dutenean itzul daitezke ikasten jarraitzeko.
42ko metodoaren ezaugarri bereizgarrietako bat komunitatea da.
Espezializazioko proiektu jakin batzuk osatzen dituzten ikasleek RNCP —Répertoire National des Certifications Professionnelles— ziurtagiria eskuratu ahal izango dute. Frantziako Gobernuko Lan Ministerioak ofizialki aitortutako lanbide-ziurtagiria da, eta Europa osoan du balioa Europako Kualifikazioen Esparruaren bidez.
42k, ordea, ez du Espainiako prestakuntza arautuaren sistemako titulazio akademiko ofizialik ematen.
42ko metodoa parekoen arteko ikaskuntzan oinarritzen da. Ikasleek beren kabuz eta taldean egiten diete aurre erronkei, beste ikasleekin elkarlanean.
Frantziako lanbide-ziurtagirien katalogo ofiziala da. Lan-esperientziaren edo prestakuntza ez-arautuaren bidez eskuratutako gaitasun profesionalak egiaztatzen ditu, eta Europa mailan du balioa Europako Kualifikazioen Esparruari esker.
Espainian ez du baliokidetasun akademiko zuzenik, baina Europako enpresek aintzatespen handia ematen diote, lanbide-gaitasun aurreratuen egiaztagiri gisa. Europass gehigarria ere badu; bertan, lortutako ikaskuntza-emaitzak eta ziurtagiri horren bidez eskura daitezkeen lanbideak zehazten dira.
42 parekoen arteko ikaskuntzan oinarritzen da. Ikaskuntza-inguruneak erantzunak zeure kabuz bilatzera eta ikasten berrikastera bultzatzen zaitu; hain zuzen ere, hori da garatuko duzun gaitasunik garrantzitsuenetako bat.
Hala ere, talde pedagogiko bat dago, ikaskuntza-inguruneak behar bezala funtzionatzen duela eta pertsona guztiek aurrera egiten dutela bermatzeko.
