5 URRATS ERRAZ
42ko ikasle izateko, ez duzu aurretiazko ezagutza teknikorik behar. Baldintza bakarra adin nagusikoa izatea da. Horrez gain, jakin-mina, motibazioa eta gauza berriak ikasteko jarrera irekia baino ez dituzu behar.
1 IZENA EMATEA

Hasi programazioa ikasteko bidea.
2 HASIERAKO PROBA

Bi joko egingo dituzu, zure logika eta arazoak konpontzeko gaitasuna neurtzeko. Online egin ditzakezu, edo gure Ate Irekien Jardunaldietako batean. Ez duzu programatzen jakin behar.
3 AURKEZPEN-SAIOA

Ezinbestekoa da hasierako saio honetara etortzea. Bertan, campusa eta gure ikaskuntza-metodoa ezagutuko dituzu, eta zure zalantzak argitzeko aukera izango duzu.
4 42 PISCINEA

Internet bidezko probak edo Ate Irekien Jardunaldietan egindako probak gainditu ondoren, 26 egun emango dituzu jarraian campusean, 42ko esperientzia bertatik bertara bizitzen. Horrela, 42 zuretzat egokia den jakin ahal izango duzu.
5 CURSUSAREN HASIERA

Ongi etorri 42ra! 42 Piscinea gainditu eta aste batzuk geroago, oinarrizko ikasketa-plana hasiko duzu.
Ohiko galderak
Zalantza, galdera eta krisi existentzial batzuk bildu ditugu ohiko galderen orrialde praktiko batean.
Bi probak gainditu ondoren, Piscinean aurrez izena eman ahal izango duzu. Piscinea campusean egiten den 26 eguneko hautaketa-prozesu presentzial eta intentsiboa da.
Hurrengo Piscineen datak urtean zehar jakinarazten ditugu, posta elektronikoaren eta gure sare sozialen bidez.
Piscinea 42ko ikasle bihurtu aurretik eman behar duzun azken urratsa da. Internet bidezko bi proba gainditu behar dituzu Piscinean parte hartu ahal izateko.
Campusean presentzialki egiten den 26 eguneko erronka da. Egunero proiektuak egingo dituzu, C programazio-lengoaiaren oinarri sendoak eskuratzeko eta gainerako hautagaiekin elkarlanean aritzen ikasteko.
42n ez dago hautaketa-kuotarik; hau da, ez dago hautatuko diren pertsonen kopuru finkorik. Hala ere, plazen % 30 aldi baterako gordetzen dugu, emakumeek izena emateko epe luzeagoa izan dezaten.
Ez, ez Piscinean, ezta 42ko ikasle bihurtzen bazara ere. Campusean 192 iMac ditugu, hautagai eta ikasle guztientzat nahikoa.
Zure ordenagailu eramangarria erabil dezakezun arren, campuseko ordenagailuak erabiltzea gomendatzen dizugu, batez ere Piscinean.
Piscinea zorrotza da, eta 26 egunetan ordu asko eman beharko dituzu programatzen eta gainerako hautagaiekin elkarlanean.
Lanean ari zaren bitartean gainditzea ezinezkoa ez bada ere, egun horietan Piscineari lehentasuna ematea gomendatzen dizugu.
Piscinea ez gainditzeak esan nahi du, beharbada, 42 ez dela zuretzat aukerarik egokiena, une honetan behintzat. Piscinearen helburua ikaskuntza-eredu hau zuretzat egokia den egiaztatzea da.
Piscinea gainditzen ez baduzu, 300 egun itxaron beharko dituzu berriro parte hartu ahal izateko.
Ikasketa-planaren hasiera Piscinean egindako ikaskuntza-prozesuaren jarraipena da; horregatik, prozesua ez etetea gomendatzen dugu.
Hautaketa-prozesua amaitu bezain laster campusean hasiko ez zarela badakizu, plaza berehala hasteko prest dagoen beste norbaitentzat uztea komeni da.
Ez. Hautaketa-prozesuko urrats guztiak campus berean egin behar dira, Internet bidezko bi probetatik hasi eta Piscineara arte.
Hurrengo Piscineen datak gure webgunean eta sare sozialetan daude eskuragarri.
