Python-i buruzko Piscine Discovery-a

Teknologiarekiko jakin-mina baduzu eta ikasteko beste modu bat probatu nahi baduzu, 5 eguneko prestakuntza-esperientzia hau zuretzat da.

Urriaren 5etik 9ra, campusa irekiko dugu bost eguneko esperientzia intentsibo baterako, eta, bertan, lehen urratsak eman ahal izango dituzu gaur egun ezagunenetarikoa den programazio lengoai batean: Python.

Baina zertarako balio du Python-ek? Uste duzuna baino askoz gauza gehiagotarako: Adimen Artifizialeko ereduak entrenatzeko, aplikazioak garatzeko, atazak automatizatzeko edo datuekin lan egiteko, besteak beste.

Baina Piscine Discovery hau ez doa Python-i buruz bakarrik. Halaber, 42ko ikaskuntza metodologia ezagutuko duzu: erronkei aurre eginez, erantzunak bilatuz, huts eginez, berriro saiatuz eta inguruan dituzun pertsonengan lagunduz. Hemen ez dago ez klaserik ez irakaslerik, baizik eta proiektuak, laguntasuna eta argitu beharreko galdera asko. Eta ez, ez duzu aldez aurreko ezagutzarik behar parte hartzeko.

% 100 finantzatutako prestakuntza-esperientzia da, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Fundación Telefónicari esker, horiek baitira gure campusa bultzatzen duten erakundeak. Zuk gogoa jarri, campusetik gainerakoa jarriko dugu eta.

Azkar! Plazak mugatuak baitira. Eman izena hemen.

Izan ere, inoiz 42 probatzea pentsatu baduzu, baina Piscineak, 26 eguneko gure hautaketa prozesu presentzialak, pixka bat inposatzen badizu, hau modu egokia izan daiteke salto egin aurretik oinak bustitzeko.