NON GAUDE
42k 50 campus baino gehiagoko nazioarteko sarea du mundu osoan. 2026ko WURI rankingaren arabera, Europako unibertsitate berritzaileena da.
Estatuan, Fundación Telefonicak beste erakunde batzuekin elkarlanean martxan jarritako lau campusek 2.000 ikasle baino gehiago dituzte gaur egun.
0 Campus
Metodologia, filosofia eta proiektu berdinak.
0 Herrialde
Nazioarteko sarea.
0 Ikasle
Horietatik 2.000 Estatuan ari dira ikasten gaur egun.
Ohiko galderak
Urdulizen bizi ez bazara, ostatua eta eguneroko gastuak —garraioa, otorduak eta abar— zeure gain hartu beharko dituzu. 42ko prestakuntza, berriz, guztiz doakoa da ikasle guztientzat.
18 urte edo gehiago dituen edonork eman dezake izena campusean. Ez dago gehieneko adin-mugarik.
42n edonork du lekua. Hala ere, 18 urte bete aurretik ez dugu prestakuntza gomendatzen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak bertan behera uzteko arriskua saihesteko.
Baldintza bakarra 18 urte edo gehiago izatea da. Ez duzu informatikari edo programazioari buruzko aurretiazko ezagutzarik behar; motibazioa eta ikaskuntza-programarekiko konpromisoa izatea baino ez.
Prestakuntza osoak lau urte eta erdi iraun dezake gehienez. Lehenengo etapak, “Common Core” izenekoak, 12 eta 18 hilabete artean irauten du.
42ko prestakuntza intentsiboa da; horregatik, ez da gomendagarria lanaldi osoko lana eta prestakuntza uztartzea. Lanaldi partzialeko lana bateragarriagoa izan daiteke, baina antolaketa eta diziplina pertsonal handia eskatzen ditu.
Ez da diplomarik, aurretiazko prestakuntzarik edo espezializazio-ikastarorik behar 42ko ikasle izateko.
42k ez du Espainiako prestakuntza arautuaren sistemako titulazio akademiko ofizialik ematen. Hala ere, espezializazioko proiektu jakin batzuk osatzen dituzten ikasleek RNCP —Répertoire National des Certifications Professionnelles— ziurtagiria eskuratu ahal izango dute.
Frantziako Gobernuko Lan Ministerioak ofizialki aitortutako lanbide-ziurtagiria da, eta Europa osoan du balioa, Europako Kualifikazioen Esparruaren bidez.
Bai, noski! 42ko metodologia gure ate irekien jardunaldietan edo Open Dayetan ezagutu ahal izango duzu. Horrez gain, Piscine Discovery Web esperientziaren bidez, bost egunez eta presentzialki ezagutu ahal izango duzu campusean nola ikasten den.
Informazio guztia hemen duzu eskuragarri.
Bai. Hala ere, 42k ez du urrutiko prestakuntzarik eskaintzen. Hautaketa-prozesua eta ikasketa-plan osoa presentzialki egin behar dira campusean.
