42 Nortasuna
ZER IKASIKO DUZU?
Eredu honi esker, hutsetik ikasi ahal izango duzu programatzen. Dagoeneko programazio-ezagutzak badituzu, 42 zuretzat ere bada: zure prestakuntzan urrats bat harago egiteko aukera izango duzu.
42ko ikasketa-plana, Cursus izenekoa, zure ezagutzak modu praktikoan eta beste ikasle batzuekin elkarlanean egiteko aukera emango dizu. Ikaskuntza-ibilbideak 21 maila ditu. Lehenengo zatia, “Common Core” izenekoa, zazpi mailatan dago antolatuta. Mailaz maila, proiektuak eta azterketak egin beharko dituzu, eta, batez ere, C, JavaScript eta Python programazio-lengoaiak erabiltzen ikasiko duzu.
Zazpigarren maila gainditu ondoren, enpresa batean lehen lan-esperientzia izateko aukera izango duzu.
Ikasketa-planaren bigarren zatian, berriz, pertsona bakoitzak aukeratutako espezializazio-arloak lantzen dira.
Gainera, 42 campusean teknologiarekin lotutako gaitasunak ez ezik, lan-munduan eta eguneroko erronkei aurre egiteko ezinbestekoak diren trebetasunak ere garatuko dituzu:
• Talde-lana
• Sormena
• Komunikazioa
• Erresilientzia
• Aldaketetara egokitzeko gaitasuna
• Berrikuntza
• Pentsamendu kritikoa
• Denboraren kudeaketa
• Lidergo-gaitasuna
ZENBAT DENBORA BEHARKO DUZU?
Pertsona guztiok ez dugu erritmo berean ikasten. Beraz, zergatik ezarri erritmo bakarra?
42ko programak ez dio unibertsitate-egutegiari jarraitzen. Urte osoan zehar eman dezakezu izena (eman izena hemen). Zuk erabakiko duzu noiz hasi.
Ikasketa-plana bi fasetan banatzen da:
1º) “Common Core” edo oinarrizko fasea: Edozein programazio-lengoaiatan modu eraginkor eta ziurrean aritzeko beharrezko oinarriak ikasiko dituzu. Gomendatutako iraupena: 12 eta 18 hilabete artean.
2º) Espezializazio-fasea: Etapa honek beste bi urte inguru irauten du; beraz, prestakuntza osoak lau urte eta erdira arte iraun dezake. Gehien interesatzen zaizkizun arlo teknologikoetan espezializatu ahal izango zara, denbora-mugarik gabe eta zure erritmoan.
IKASKETA-PLANA I ‘COMMON CORE’: 12 ETA 18 HILABETE ARTEAN, OINARRIZKO EZAGUTZAK ESKURATZEKO
Abiapuntua berbera da denontzat, eta gaitasun digitalak zein lanerako funtsezko trebetasunak garatzeko oinarri sendoa eskaintzen du. Esperientzia horren bidez, gutxieneko ezagutza teknikoak eta trebetasun pertsonalak eskuratuko dituzu. Hasierako fase horri “Common Core” deitzen zaio. Oinarrizko proiektuak garatzeko zazpi maila ditu, eta norberak bere erritmoa ezartzen badu ere, 12 eta 18 hilabete artean egitea gomendatzen da.
Denbora horretan, honako hauek ikasiko dituzu:
- C, JavaScript eta Python programazio-lengoaietan programatzen. Horien bidez, programazioaren oinarriak ulertuko dituzu, eta beste edozein lengoaiatan modu eraginkor eta seguruan programatzeko beharrezko ezagutzak eskuratuko dituzu.
- Adimen artifizial orokorraren oinarriak, RAG sistemak eta agente adimendunak aztertzen.
“Common Core”-a berdina da 42 sareko campus guztietan.
IKASKETA-PLANA II: AUKERATU ESPEZIALIZAZIOA ETA ZURE ERRITMOA
Bigarren fase honetan, programazioan eta hainbat arlo digitaletan sakondu ahal izango duzu:
- Adimen artifiziala eta Big Data
- Zibersegurtasuna
- Web- eta mugikor-aplikazioen garapena
- Software-garapena
- DevOps
- Sistemak
- Grafikoak eta bideo-jokoak
- Kriptografia
Etapa honek beste bi urte inguru irauten du; beraz, prestakuntza osoak lau urte eta erdira arte iraun dezake. Gaika antolatutako proiektuak aurkituko dituzu, eta autonomia osoa izango duzu zer ikasi eta zer arlotan sakondu nahi duzun erabakitzeko.
Talde-lana eta proiektuetan elkarlanean aritzea dira etapa honen oinarriak. Gainera, prestakuntza ez dago marka, teknologia edo programazio-lengoaia jakin bati lotuta. Horrela, aldaketetara egokitzeko gaitasuna garatuko duzu, eta zure ezagutzak etengabe aldatzen ari den merkatu digitalean ez dira zaharkituta geratuko.
Zuk aukeratuko duzu zer arlotan sakondu nahi duzun. Hainbat gaitasun eta ezagutza uztartu ahal izango dituzu zure interesen araberako ibilbide propioa osatzeko. Probatu proiektu eta espezializazio-bide desberdinak, eta eraiki zure neurrirako prestakuntza-ibilbidea.
Ikasketa-planaren bigarren etapa osatzeko behar den denbora aukeratzen dituzun espezializazioen araberakoa izango da.
Ezagutu nola sartu 42n
Ohiko galderak
42 parekoen arteko ikaskuntzan oinarritzen da. Ikaskuntza-inguruneak erantzunak zeure kabuz bilatzera eta ikasten berrikastera bultzatzen zaitu; hain zuzen ere, hori da garatuko duzun gaitasunik garrantzitsuenetako bat.
Hala ere, talde pedagogiko bat dago, ikaskuntza-inguruneak behar bezala funtzionatzen duela eta pertsona guztiek aurrera egiten dutela bermatzeko.
Hori nahi baduzu, bai, noski. Litekeena da, ordea, gaitasun eta interes berriak garatzea eta mundu digitalarekin lotutako bestelako lanpostuak aurkitzea.
Teknologiak eta eraldaketa digitalak sektore guztietako enpresa eta erakundeei eragiten diete. Gainera, arlo horretako lanpostuak diziplina anitzekoak izan ohi dira.
Ikasleek elkarrengandik ikasten duten hezkuntza-eredua da. Elkarlanean aritzen dira, erronkak partekatu eta gainditzen dituzte eta, batez ere, elkarren lana ebaluatzen dute.
Prestakuntza osatzeak mundu digitaleko lanpostu askotarako ateak irekiko dizkizu: startupetatik hasi eta mundu mailako enpresa handietaraino, gaur egun dauden lanpostuetan nahiz oraindik sortzeke daudenetan.
Bilatu Interneten “mundu digitaleko lanpostuak”, eta ikusiko duzu zenbat aukera dauden. 42n ikasten berrikasten duzu, lan-merkatuan aurkituko duzun edozein erronkari aurre egiteko.
Ikasteko modu honetan, gai bati buruzko ezagutzak sakontzen dira benetako egoeretako arazo eta erronkei aktiboki helduz. Jarraibideak bete eta edukiak buruz ikasi beharrean, praktikan arituz eta modu kritikoan pentsatuz ikasten da.
42n ez dugu arazo zehatz bat konpontzen edo tresna jakin bat erabiltzen soilik irakasten. Ikasketa-plana erabiltzen dituzun tresnak ulertzeko eta haien funtzionamendua ezagutzeko diseinatuta dago.
Prestakuntza amaitzean, arazo konplexuei irtenbideak bilatzeko gai izango zara. Horretarako, pentsamendu kritikoa eta talde-lana garatuko dituzu, baita ezagutza bilatzeko eta besteekin partekatzeko gaitasuna ere.
42ko metodoa ez dago teknologia jakin bati lotuta, teknologia etengabe aldatzen baita. Zure ibilbide profesional osoan erabilgarriak izango diren gaitasunak garatzea eta eguneratuta mantentzea da gure programaren helburuetako bat.
Ikasleek elkarren proiektuak ebaluatzen dituzte, talde pedagogikoak emandako ebaluazio-orria eta irizpide orokorrak erabiliz.
Proiektuaren egileak bere kodea azaldu beharko dio ebaluatzaileari, hark ulertzeko moduan, nahiz eta ebaluazioa egin aurretik proiektua ez ezagutu. Emaitza kodearen funtzionamenduaren eta egindako lana azaltzeko gaitasunaren araberakoa izango da.
Bai. Cursusak nahitaezko bi praktikaldi ditu.
Lehenengoa “Common Core”-a gainditu ondoren egin behar da. Edozein enpresatan eta edozein lanpostu edo profiletan egin daiteke, enpresa teknologiko batean, startup batean edo beste mota bateko erakunde batean.
Bigarren praktikaldia, berriz, teknologiarekin eta 42n eskuratutako ezagutzekin lotutako lanpostu batean egin behar da nahitaez.
Ikasle bakoitzak erabakiko du praktikak zer enpresatan eta noiz egin.
Piscinea gainditu ondoren, ikasle guztiek 42 sareko campus guztietan berdina den oinarrizko etapa —”Common Core”— egiten dute. Ondoren, espezializazio teknikoaren etapa dator.
Ikaskuntza-ibilbideak 21 maila ditu.
“Common Core” izeneko lehen zatia proiektuak eta azterketak dituzten zazpi mailatan antolatuta dago. Bertan, batez ere, C, Python eta JavaScript lantzen dira. Azken maila gainditu ondoren, enpresa batean lehen esperientzia profesionala izateko aukera izango duzu. Hortik aurrera, zuk erabakiko duzu noiz egin.
Bigarren zatian, berriz, zuk aukeratutako espezializazio teknikoak landuko dituzu. Besteak beste, zibersegurtasunari, web-garapenari, programazioari, AAri(adimen artifizialari), blockchainari eta DevOpsi buruzko edukiak aurkituko dituzu. Eduki horiek etengabe eguneratzen dira, sektore teknologikoaren bilakaerara egokitzeko.
Prestakuntza-ibilbidea osatzeko beharrezko praktikak aurkitzea ikaskuntza-prozesuaren funtsezko zatia da.
Campusetik, ezagutzak eskuratzeko, konfiantza irabazteko eta enpresa zein erakundeekin harremanetan jartzeko aukerak eskaintzen ditugu, hitzaldien, tailerren eta bestelako ekitaldien bidez.
Azken erabakia hartzea eta erronkari heltzea, ordea, ikasle bakoitzaren ardura da.
