Piscine

42 Urduliz Bizkaiko 2025eko otsaileko Piscinako parte-hartzaileak, campuseko hautaketa-prozesuari aurre egiten.

Piscinea

Zer da Piscinea

Parekorik gabeko 26 egun presentzial

  1. MURGILKETA

    Murgildu 42ko lan metodoetan.

  2. IKASKUNTZA TRINKOA

    Lau aste programazioan guztiz sartzeko.

  3. ZEROTIK HASITA

    Pertsona guztiak ongi etorriak dira: Piscinean programatzen ikasten da aldez aurreko ezagutzarik behar izan gabe, zure sarrera mailak ez du axola.

  4. IKASI ZUTAZ

    Ezagutu 42ko ikaskuntza-metodoek nola lagun diezazuketen aurrera egiten.

  5. ESPERIENTZIA PAREGABEA ETA AHAZTEZINA

    Piscineak ikuspegi eta esperientzia berriak eskaintzen dizkizu, ikaskuntza-aldi bizia pertsona desberdin askorekin partekatuz, helburu berarekin.

  6. ANIZTASUNA BALIO BAT DA

    Profil guztiak, datozen lekutik datozela, ongi etorriak dira: ikuspuntu desberdinak partekatuz bakarrik egin daiteke aurrera.

Piscineko alderdirik aipagarrienak:

IKASKUNTZA-MODULUAK

Piscineako ariketak moduluka antolatuta daude, eta modulu bakoitzean kontzeptu jakin bat lantzen da. Oro har, egun bat inguru beharko duzu modulu bakoitza osatzeko, baina zeure denbora antolatzen ikasi beharko duzu, eta behar beste aldiz egin ahal izango duzu aurrera edo atzera. Beste ikaskuntza-eredu batzuetan ez bezala, hemen ez dituzu tutorialak ikusi eta pantailan agertzen dena kopiatu beharko. Arazoei zeure kabuz edo Piscineako beste pertsona batzuen laguntzarekin bilatuko dizkiezu irtenbideak, praktikaren bidez eskuratzen dituzun ezagutzak erabiliz.

PAREKOEN ARTEKO EBALUAZIOAK

Piscineko beste hautagai batzuek ebaluatuko dute egiten duzun modulu bakoitza, bi proba automatikoren laguntzarekin. Horri peer to peer edo parekoen arteko ebaluazioa esaten zaio. Piscinea egin dutenen esanetan, ebaluatzeko modu horri esker ikasi dute gehien.

TALDE-LANA

Piscineako asteburuetan, rush izeneko talde-proiektuak egingo dituzu, beste hautagai batzuekin elkarlanean aritzeko. Proiektu horiek talde pedagogikoak edo hezkuntza-jardueretan parte hartzen duten maila aurreratuagoko ikasleek ebaluatuko dituzte.

ZURE MAILA NEURTZEKO AZTERKETAK

Astean behin, sistemak sortutako azterketa bat egingo duzu. Denbora mugatua izango duzu proposatutako erronkak ebazteko eta ordura arte ikasitakoa praktikan jartzeko. Azterketa horiei esker, zenbat aurreratu duzun eta zer lortu duzun ikusi ahal izango duzu, baita urrats bat harago egin ere.

HARREMANAK SENDOTZEKO TARTEA

Piscineako 26 egunetan, parte-hartzaileek elkar hobeto ezagutzeko eta harremanak sendotzeko jarduerak ere antolatzen dira. Hasieran elkar ezagutzen ez baduzue ere, sarritan lan-taldeetatik lagun-taldeak sortzen dira.

Erronkari heltzeko prest?

Ohiko Galderak