42 Nortasuna
Nor gara?
42 Urduliz Bizkaiak, Fundación Telefonicaren programazio campusak, 2021eko apirilean ireki zituen ateak. Urduliz Dorrean kokatua, Espainian ireki zen 42 sareko bigarren campusa da.
Instalazioek 2.400 m2-ko azalera dute eta aldi berean ia 200 ikasle hartzeko gaitasuna. 192 ordenagailu ditu.
Fundación Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duten 42 Urduliz Bizkaia programazio-campus bat baino askoz gehiago da. Programazioa ikasteko gunea izateaz gain, bertan ezagutza teknikoak eta lan-munduan ezinbestekoak diren trebetasunak lantzen dira, hala nola talde-lana, sormena, autonomia eta arazoak konpontzeko gaitasuna. Doako eta aurrez aurreko prestakuntza-eredu berritzaile baten bidez, enpresek gehien eskatzen dituzten lanbide digitaletan aritzeko prestatuko zaitu.
Esperientzia paregabea
- Ikasteko metodo berritzailea eta guztiz doakoa, 18 urtetik gorako edonorentzat irekia. Ez da titulaziorik ezta aurretiazko ezagutza teknikorik ere behar.
- “Ikasten berrikastea” ardatz duen filosofia. Gamifikazioan eta ikasleen arteko elkarlaneko ikaskuntzan —peer to peer ereduan— oinarritutako metodologia da: ez dago libururik, ordutegi finkorik ezta klase magistralik ere.
- Teknologiarekin lotutako ezagutzak ez ezik, lanerako eta eguneroko erronkei aurre egiteko ezinbestekoak diren trebetasunak ere garatzen dira: autonomia, erresilientzia, aldaketetara egokitzeko gaitasuna, frustrazioari aurre egiteko ahalmena, sormena eta, batez ere, talde-lana.
- Gaur egungo aro teknologikoaren etengabeko aldaketetara egokitutako ikaskuntza-eredua da. Ez dugu AA (Adimen Artifiziala) erabiltzen irakasten: AA eraikitzen irakasten dugu. Prestakuntza-programa askok tresnak erabiltzen irakastea dute helburu; 42n, berriz, ikasleek AA sistemek nola funtzionatzen duten, nola diseinatzen diren, benetako datuekin nola konektatzen diren eta modu seguru eta fidagarrian nola ezartzen diren ikasten dute.

KODEAZ HARATAGO
%93k
enplegu bat du
42 sareko Alumni ikasleen %93k besteren konturako edo norberaren konturako lan egiten du.
%96k
IT sektorean lan egiten du
Beren prestakuntza 42n osatu ondoren, ikasleak prest daude IT sektorean enplegu bat lortzeko.
%95k
42 gomendatzen du
%94k
ikasi zuen eskualdean lan egiten du
42k tokiko katalizatzaile gisa jarduten du, talentua erakarriz eta eskualdeko ekosistemetan integratuz.
%97k
42 berritzailetzat jotzen dute
Ikasleek 42 ikaskuntza-metodoa oso berritzailea dela uste dute. Izan ere, prestakuntza-ibilbidea etengabe aldatzen da lan-merkatuaren benetako eskaerari erantzuteko.
Hau ere zuretzat interesgarria izan daiteke
Ohiko galderak
Prestakuntza osoak lau urte eta erdi iraun dezake gehienez. Lehenengo etapak, “Common Core” izenekoak, 12 eta 18 hilabete artean irauten du.
AA ez da hautazko gai bat edo gehigarri hutsa. 42ko ikasketa-planean hasieratik dago txertatuta, oinarrizko kontzeptuetatik hasi eta sistema guztiz autonomoetarako arkitekturak sortzeraino. Pixkanaka lantzen da, ez unean uneko joera bati jarraitzeko, industria teknologikoaren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko baizik.
Helburua prestakuntza amaitzean AA txertatzen duten irtenbideak diseinatzeko, garatzeko eta ikuspegi kritikoz ebaluatzeko gai izatea da, gaur egungo industriaren erronkei erantzun ahal izateko.
42ko prestakuntza intentsiboa da; horregatik, ez da gomendagarria lanaldi osoko lana eta prestakuntza uztartzea. Lanaldi partzialeko lana bateragarriagoa izan daiteke, baina antolaketa eta diziplina pertsonal handia eskatzen ditu.
Proiektuak osatuz eta puntuak lortuz egingo duzu aurrera ikasketa-planean. Puntu horiei esker, mailaz igo eta proiektu zein espezializazio-arlo berriak desblokeatuko dituzu.
Gainera, hainbat trebetasun garatu, misioak bete eta lorpenak eskuratu ahal izango dituzu.
Ez da diplomarik, aurretiazko prestakuntzarik edo espezializazio-ikastarorik behar 42ko ikasle izateko.
Jatorrizko ikasketa-plana 2013an sortu zuen Pariseko 42 campuseko taldeak, Frantzian informatikaren irakaskuntzan esperientzia handia zuten profesionalek osatutako talde batek.
Ordutik, ikasketa-planak etengabe egin du aurrera, mundu osoko 42 campusetako talde pedagogikoen ekarpenei, enpresekin egindako lankidetzari eta ikasleen parte-hartzeari esker.
Hiru hilean behin, campus guztietako talde pedagogikoetako kideek osatutako batzordea elkartzen da, sektoreko joera berriak aztertzeko eta ikasketa-plana eguneratzeko.
42k ez du Espainiako prestakuntza arautuaren sistemako titulazio akademiko ofizialik ematen. Hala ere, espezializazioko proiektu jakin batzuk osatzen dituzten ikasleek RNCP —Répertoire National des Certifications Professionnelles— ziurtagiria eskuratu ahal izango dute.
Frantziako Gobernuko Lan Ministerioak ofizialki aitortutako lanbide-ziurtagiria da, eta Europa osoan du balioa, Europako Kualifikazioen Esparruaren bidez.
“Common Core” gaztelaniaz dago eskuragarri, baina beste hizkuntza batzuetan ere egin daiteke, hala nola ingelesez, frantsesez, alemanez edo portugesez.
Ingelesa jakitea ez da ezinbestekoa, baina programazioari buruzko informazio gehiena hizkuntza horretan dago. Beraz, 42n sartzea aukera ona izan daiteke ingelesa berriro erabiltzen hasteko edo ikasten hasteko.
Dena den, hizkuntza ez da oztopo izango: campusean ingelesez dakiten ikasleak daude, eta behar duzunean lagunduko dizute.
Bai, noski! 42ko metodologia gure ate irekien jardunaldietan edo Open Dayetan ezagutu ahal izango duzu. Horrez gain, Piscine Discovery Web esperientziaren bidez, bost egunez eta presentzialki ezagutu ahal izango duzu campusean nola ikasten den.
Informazio guztia hemen duzu eskuragarri.
Pertsona bakoitzak behar duen denbora. Ikasle bakoitza desberdina dela uste dugu, eta bere erritmoan ikasteko aukera izan behar duela.
“Common Core” fasea 12 hilabete inguruan egitea gomendatzen da, eta gehienez 18 hilabetean osatzea.
Espezializazio-faseak —8. mailatik 21.era— bost urte eta erdira arte iraun dezake.
Cursusak, gainera, bi praktikaldi ditu barne.
