42 Network

42 mundura zabaldu eta bere nazioarteko sarea atera du

Parisen sortu eta sei urte geroago, Fremonten, Silocon Valleyren erdian, bigarren campus bat zabaldu eta hiru urte geroago, eta 42 Lyon (lehen 101) zabaldu eta urte bi geroago, 42k sortzeko ikuspegiari eusten dio: arlo digitala guztientzako aukera bihurtzea, edonon. Mundura irmotasunez zabalik, elkartutako erakundeak dauzka Belgikan (19), Marokon (1337 Juribga eta Ben Guerir), Finlandian (Hive), Herbehereetan (Codam) eta Errusian (School 21), eta eskola aitzindari izanik, mugarri berri bat lortu du bere historian orain 42 Network aterata: bikaintasuneko prestakuntzako nazioarteko lehenengo sarea informatikaren arloko profesionalentzat, guztientzat doan eskuragarri. Hemendik 2020ra elkartutako 20 campus bilduko dituen munduko sare bat.

 

2013an sortu zen Xavier Nielen ekimenez -serieko ekintzaile frantses arrakastatsua da bera-, eta orain 42 nazioarteko erreferentzia bat da ikasle eta enpresentzat. 6 urtez, munduko programaketa informatikoko eskolarik onenak* milaka profesional prestatu ditu, arlo digitalean dagoen talentu urritasunari aurre egiten laguntzeko eta, aldi berean, aldaketa ekonomiko eta teknologikoei erantzuteko, aho batez aitortutako bere prestakuntzaren kalitateari esker.
Guztiz doakoa, talentu guztiei zabalik, zein ere diren titulazioa, jatorria edo sexua,, eta orain adin mugarik gabe, gizarte laborategi berritzaile gisa ere kokatu da orain 42, engaiatuta etorkizuneko gizartea eraikitzearekin, gizarte inklusibo, onbera eta solidarioago bat. Arlo digitalaren, aniztasunaren eta enpleguaren eta gizarteratzearen arazoaren arteko bidegurutzean, 42k bere ikuspegi pedagogiko berritzailea (peer learning), bere egiten jakitea eta bere balioak (doakotasuna, eskuragarritasuna, laikotasuna, etab.) partekatzen ditu munduko benetako berrikuntza zentro bat sortzeko.

Sare osoan bermatzen da prestakuntzaren kalitate bera. Ikasleen nazioarteko mugikortasuna sustatzen da kultura anitzeko ingurune batean. 42 Parisek babestuta eta partekatutako jardunbide eta balioen gutun komun baten inguruan egituratuta, elkartutako campus guztiek erabiltzen dituzte hautapen-prozesu bera («igerilekua» esan ohi zaiona) eta garatzaile onak prestatzeko funtsezko gaitasun eta ezagutzen muin edo oinarri komun bat. Ikasle guztien funtsezko gaitasunak bateratzeko erreferentzia-sistema komun bat ezartzeak lortutako ezagutzen maila eta kalitatea ziurtatzen ditu, zein ere de campusa. Ondoren, ikasketa planean aurreratuen dauden ikasleak anbizio gero eta handiagoko proiektuetarantz bilakatzen dira, campus bakoitzak dauzkan ingurunearen, ohituren, kulturaren eta ekosistemaren ildotik.

Mugarik gabeko ingurune digital globalizatu batean nazioarteko esperientzia lortzea ezinbesteko bihurtu denez, 42k bere ikasleen mugikortasuna sustatzen du eta haiek, funtsezko ezagutzak eskuratu ondoren, plaza bana eska dezakete sareko edozein eskolatan, pedagogia bera jasotzeari utzi gabe. Nazioarteko irekitasun kultura hori campusen arteko proiektuak eginez ere islatzen da (zenbait herrialdetako hiru campusek parte hartuta); hala, orain arte mundu profesionalean berariaz gertatzen ziren esperientziak parteka ditzakete (hainbat lan kulturatako elkartekiderekin lan egitea eta zenbait ordu-eremutan).

CodinGame jolas programaketa informatikoko plataformak ezarritako kode eskola onenen 2017ko sailkapena

 

Una red internacional
CODAM - Amsterdam

CODAM - Amsterdam

Belaunaldirik gazteenarentzat gure programaketa eskolaren helburua Herbehereetan hezkuntza guztientzat eskuragarria eta doakoa izatea da, titulaziorik ez ezagutza teknikorik behar gabe, irakaslerik gabe eta berdinen arteko ikaskuntza ingurune batean. Eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan gaude zabalik. Uste dugu denek merezi dutela euren talentua ahalik eta gehien garatzeko aukera!

Kattenburgerstraat 7 (039 eraikina),
1018 JA, Amsterdam

42 - Lyon

42 - Lyon

101, 42 Lyon Auvergne Rhône Alpes campusa bihurtuta, 2017an ezarri zen Frantziako bigarren eremu ekonomikoaren bihitzean, Région du Numérique campusaren barruan.

Eskualdeko Kontseiluko presidentearen bultzadari esker, lehiakortasun poloek eta teknologian eta haren erabileretan diharduten baliabide zentroek aukera baliatu zuten 101 erakundea sortzeko. Haren helburua 42ren pedagogia ezartzea da, ordezko metodo efiziente gisa.

42 Lyon Auvergne Rhône Alpes campusa da orain, eta 120-150 ikasle berri hartzen ditu urtero, 2019tik aurrera urteko 360 ikasle berriko erritmoa lortu asmoz.

Bere sortzaileen sareen -ENE, Minalogic, Digital League- eta bere babesleen laguntzaz, elkarreragin ugari dauzka campusak tokiko ekosistemekin.

Campus Région du Numérique
11, passage Panama
69002 Lyon

HIVE - Finlandia

HIVE - Finlandia

Hive Helsinki programaketa eskola eredu berri bat da, proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzaren bidez zure karrera etorkizunera abiatzeko prestatzen zaituena. Ez da behar aurreko esperientziarik programaketan. Matrikula doakoa da!
Programaketaren arloak eskari handia dauka eta aukera mugagabeak. Gure goi-mailako hezkuntza programa, 3 urtekoa, zure ahalmena askatzeko dago diseinatuta, azken teknologiako enpresetan lan egiteko asmoa izan, zein munduaren arazo larriak konpondu edo zeure produktu eta zerbitzuak sortu nahi izan.

Haapaniemenkatu 5
00530 Helsinki
Finlandia

19 - Belgika

19 - Belgika

Eskolak azpiegiturarik onena eskaintzen du kokaleku aparta eta moderno batean, Bogaerts International School campusean, Domaine de Latour de Freinsem (Brusela – Uccle, Engeland). Campusak 6.600 m² baino gehiago dauka 9 hektareako parke zuhaiztun batean, eta baldintzarik onenak eskaintzen dizkie ikasleei. 19 eskolan kalitatea 42 eskolakoa bezain zorrotza da. Irakaskuntza 42ren beste eskoletan eta munduko frankizia guztietan ematen denaren berdin-berdina da. «Bokal» nagusitik kontrolatzen da dena. Erakinaren banaketari dagokionez, arreta berezia jartzen zaio ikasleen erosotasunari.

Domaine de Latour de Freins
Rue Engeland 555,
1180 Uccle

1337 - Maroko

1337 - Maroko

1337 Marokon dauden campus bik osatzen dute. Lehenengoa arrakastaz sortu zen Juribgan eta 2018ko urriaz geroztik 300 ikasle baino gehiago hartzen ditu. Bigarren campusa Ben Gueriren inauguratu zen 2019ko apirilean. 1337 zentro berritzailea da, bai Maroko, bai Afrika mailan, eta aukerak ematen ditu Maroko eta Sahara azpiko gazteak ingurune egoki batean bilaka daitezen, berdinen arteko sormenari eta ikaskuntzari toki utzita. Ingurune hori bideojokoetan, kaleko artean eta programaketan dago inspiratuta.

1337 BEN GUERIR:
Lot 660, Hay Moulay Rachid,
43150, Ben Guerir, Maroko

1337 JURIBGA:
Mail central, Batiment B,
25 000 Juribga, Maroko

42 - Madril

42 - Madril

Fundación Telefónicak garatuta

42 Madrid Fundación Telefónica Telefónica barrutiaren erdian dago kokatuta, Madrilen; toki horretan, berrikuntza arnastu eta teknologia eta digitala eguneroko bizimoduan daude txertatuta. 5000 m2 dauzka campusak eta Norte 3 eraikineko 1. eta 2. solairuetan dago. Han, 300 ordenagailuz eta 900 ikaslerentzako edukieraz gain, agora bat dauka urteko 365 egunetan ekitaldiak egiteko, elkarlanerako eremuak eta aisia eta atsedenerakoak, e-sport eta gela bat. 42 Madridek ateak ireki dizkie estatuko enpresa-inguruneari, gainerako campusei, 42 networkeko ikasleei eta, oro har, bere 42 espirituaz kutsatu nahi duen orori.

Norte 3 eraikina,
Ronda de la Comunicación 2,
28050 Madril, Telefónica barrutia.

42 - Urduliz

42 - Urduliz

Fundación Telefónicak garatu du Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.

42 Urduliz Bizkaia programazio-eskola bat baino askoz gehiago da. Balioak, jarrera eta trebetasun gogorrak eta leunak ikasteko akademia bat da. Haren campusak 2.400 m² dauzka eta bost solairu hartzen ditu, zazpigarrenetik hamaikagarrenera, Bizkaiko Urdulizko Dorrean. 600 ikaslerentzako edukiera dauka eta doako prestakuntza ematen du, aurrez aurrekoa, gehien eskatzen diren profil digitaletan, eta eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan dago zabalik.

Urdulizko Dorrea

Aita Gotzon 37

48610 Urduliz, Bizkaia

School 21 - Errusia

School 21 - Errusia

Zalantzarik gabe, School 21 izan zen 2018an Errusian hezkuntzako irteerarik bikainena, eta mundu osoko jardunbiderik onenak ekarri zituen herrialdera. Sberbank errusiar banku handiaren laguntza garrantzitsuarekin –enpresa teknologiko bihurtzen ari da bankua oso azkar-, School 21ek aukera bikaina eskaintzen du gehien eskatzen diren arlo informatikoetan prestakuntza jasotzeko. Momentuz Moskun baino ez dago, baina campus berriak zabaldu nahi dira Kazanen eta Novosibirsken. 500 hasi enpresa berri biltzen ditu School 21ek, Errusian sortzen ari diren enpresa teknologiko nagusiak.

42 - Tokio

42 - Tokio

42 Tokio hezkuntza tradizionaletik bereizten ahalegintzen da, zeinak hein handi batean arrakasta akademikoa baitauka ardatz. Beraz, gure eginkizuna ikasleei bidezko aukerak ematea da, zein ere den haien prestakuntza, euren ahalmenik handiena ateratzen laguntzeko.

Sumitomo Fudosan Roppongi Grand Tower
3-2-1 Roppongi
Minato-ku
harrera-lekua: 24F
Tokio, 106-6224
Japonia

42 - Rio

42 - Rio

Riok bere gizarte erronkak konpon ditzake berrikuntza eta teknologia direla medio. Ez dago modu hoberik gizartea teknologiaren munduan barneratzeko, 42 Ríoren bidez baino. Orain toki horretan eraikitzeko aukera daukagu, hiri zoragarri eta auzo horretan, sinergia baliatuz berrikuntza zabaleko zentro batekin, enpresa hasi berriak garatuz eta enpresa-ingurunea bultzatuz. Erakin berean guztia.

AQWA Corporate – Via Binário do Porto,
299 – 4º andar – Santo Cristo.
CEP 20220-360 – Rio de Janeiro, RJ

42 - São Paulo

42 - São Paulo

42 São Paulok galdera honi erantzuten dio: nola programatu aldaketak zure bizitzan, zure ingurunean eta zure hirian? Munduaren kodea aldatu behar da.

RUA ASPICUELTA 422, Vila Madalena
São Paulo SP Brasil

42 - Erevan

42 - Erevan

42 Erevan teknologia sortzaileen TUMO zentroaren ekimen bat da. «EU TUMO Convergence Center»en instalazio berrietako bat izango da. Erevanen ingeniaritza eta zientzia aplikatuetarako dagoen asmorik handieneko ekosistema da, mundu akademikoa eta industria bilduko ditu eta ikasleak, ikerlariak eta tokiko enpresaburuak mundu osoan dauzkaten parekoekin konektatuko ditu.

42 - Jakarta

42 - Jakarta

42 Yakartaren lehenengo campusa 2019aren amai aldera inauguratu da 150 ikaslerekin eta Indonesiako hiriburuaren erdigunean dago. Aurreikusita dago 2020an bigarren campus bat martxan jartzea, ostatua ere izango duena, Jakartatik hur. Indonesia munduko artxipelagorik handiena da, 17.400 irla dauzka eta 265 milioi biztanle baino gehiago, haien erdiak 30 urtez azpikoak.
Indonesiako ingurune digitala gorantz doa eta 42 Yakarta harro dago funtsezko eginkizuna izateagatik herrialdeko talentuen gaitasuna handitzen, merkatu digitalaren hazkundea bizkortzeko.

Menara Astra
Jalan Sudirman Kav 5-6
Jakarta 10250
Indonesia

42 - Quebec

42 - Quebec

42 Quebecen burutzen da eraldaketa digitala. Pertsonek hasten dituzte iraultzak, ez teknologiak, eta ziurtatu nahi dugu hurrengo software-ingeniari belaunaldiak ahalik modu ahalik eta onenean ikasiko duela.

42 Quebec Québec Numériquek bultzatzen du, eta Kanadan 42 Networken parte hartzen duen elkartutako erakunde bakarra da. 42ren balio handiak eta filosofia lurralde horretara inportatuz, 42 Quebec 2020ko udaberrian sortuko da, St-Roch barrutian, Quebeceko barruti teknologiko eta kulturalean, eta lehen promoziorako 200 ikasle hartuko ditu.

Quebec hiriaren bereizgarriak bere egiten jakitea, bere sormena eta arlo teknologikoan duen eskarmentua dira.