MAIZ EGITENDIREN GALDERAK

  • <BALDINTZAK>

    • <ZER TREBETASUN MOTA BEHAR DUT ARRAKASTA IZATEKO?>

      Egokitzeko eta zailtasunak gainditzeko gai izan behar duzu, pertsona proaktiboa izan, jakin-mina duena, sortzailea, sakona, elkarrekin eta lanean egiteko gai izan.

    • <ESPERIENTZIARIK IZAN BEHAR DUT PROGRAMAKETAN?>

      Batere ez! Gogoa, jakin-mina, pazientzia eta irmotasun handia baino ez. Utzi etxean beldurra eta “ezin dut” esateari eta salto egizu igerilekura.

    • <ONA IZAN BEHAR DUT MATEMATIKETAN?>

      Ez! Pertsona guztiak dira ongietorriak, matematiketan onak izan zein ez, ez delako aurreko ezagutzarik behar.

    • <ZER EGIN BEHAR DUT SARTZEKO?>

      18 urtetik gorakoa izan, eta ikasteko gogo handia eduki. Hemen izena eman: 42urduliz.com. Ordu bi eta erdiko lineako test bat gainditu, eta plaza lortu behar da igerilekuan.

  • <COLABORACIONES>

    • <¿QUÉ OFRECEMOS A LAS EMPRESAS?>

      En 42 ofrecemos distintos tipos de colaboración con las empresas, aquí os proponemos algunos tipos de colaboración...pero hay muchas más que se pueden trabajar conjuntamente y a medida:

      -Talento 42: En 42 somos el nexo de unión entre los estudiantes y el mundo laboral/empresarial, te ayudamos a encontrar el candidato ideal en función de las necesidades de tu organización.

      - Experimenta 42: 42 no se puede explicar, hay que vivir la experiencia. Por ello, te ofrecemos numerosos tipos de actividades para que tu organización pueda experimentar realmente la filosofía 42 según vuestras necesidades (Piscine Camp, Bootcamps, Observador aprendiz, Eventos…).

      - Construye con 42: En 42 te invitamos a formar parte en el desarrollo de los perfiles digitales del mañana. A través de la co-creación de nuevos contenidos formativos, puedes colaborar a garantizar que nuestros estudiantes adquieran las competencias digitales y transversales que realmente necesitan las empresas de la era digital.

    • <¿PUEDEN ORGANIZACIONES E INSTITUCIONES PÚBLICAS O PRIVADAS COLABORAR CON 42 URDULIZ?>

      Fundación Telefónica está desplegando el proyecto 42 en España a través de acuerdos con distintas administraciones públicas, mediante modelos de cofinanciación que dan como resultado un proyecto escalable y sostenible.

  • <CURRICULUM>

    • <NOLA EDUKITZEN DA IKASKETA PLANA EGUNERATUTA?>

      Arestiko galderan esan denez, ikasketa plana etengabe eguneratzen da. Eduki berria sortu eta sortutakoa berrikusten da, merkatuaren eskarien erritmo berean bilaka dadin. Jatorrizko ikasketa plana 2013an sortu zen eta harrezkero bilakaera izan du, ikasleen, enpresen eta campus bakoitzeko pedagogia taldearen laguntzaz. Etengabe eguneratzen da lan-merkatuaren premien arabera.

    • <42 URDULIZ BIZKAIA BEZALAKO CAMPUS GEHIAGO DAGO?>

      Parisko lehen 42 programaketa akademiak izandako arrakastaren ondoren –“2017ko programaketa eskolarik onena” hautatu zuten-, 42ren sare global bat sortu da mundu osoan eta Bizkaian aurkitzen den 42 Urduliz sare horren barruan dago. Gainera, 42 Madridek eta 42 Sao Paulok izan zuten harrera onaren ondoren, Fundación Telefónicak eredu hori estatuan zabaltzearen alde egin du eta datozen 18 hiletan, beste aliatu batzuekin batera, akademia berriak zabalduko dira (Malaga, Bartzelona eta Alacant).

      Sare global batean parte hartzearen alderdirik garrantzitsuena da edukiak etengabe eguneratzen direla, aldaketei edo lan-merkatuko eskariei igarri orduko. Sareko campus guztiek ematen dizkiote sareari sortzen edo eguneratzen dituzten edukiak. Baina, gainera, beste abantaila batzuk daude, hala nola, esaterako, ikasleek gutxienez 3 eta gehienez 6 hilabetez beste campus batera txandakatzea eskatu ahalko dutela, campus biek balioztatzen badute eta egiteko maila egokian badago. Beste campus batzuetako ikasleekin ere hitz egin dezakete ikasleek, horrela ezagutza partekatu eta beste kultura batzuetatik ikasteko.

  • <IGERILEKUA>

    • <ZENBAT DENBORA BEHAR DA BATEZ BESTE LINEAKO TESTA EGITEKO?>

      Proba 2 dira, lehenengoa 10 minutukoa eta bigarrena 2 ordukoa gehienez.

    • <ZER GERTATZEN DA HAUTAPEN FASEA GAINDITZEN EZ BADUT? SAIA NAITEKE BERRIRO?>

      Igerilekua ez gainditzeak esan nahi du agian 42 ez dela zuretzat, une honetan, behintzat. Halako moldez dago diseinatuta igerilekua non, zuk zein 42k baliozta dezakezuen hezkuntza eredu hau zuretzat egokia den. Igerilekuaren ondoren hautatua ez bazara, gaur gaurkoz, berriz saiatzeko epea 10 hilekoa da, guztiei eman nahi baitizkiegu aukerak. Beraz, honena igerilekua aprobetxatzea da, zorte oso handia delako plaza bat lortzea.

    • <ZERGATIK DEITZEN DA “IGERILEKUA” HAUTAPEN HILABETEA?>

      Hautapen aldia 42n murgildutako 26 egunekoa da, eta “igerilekura egin behar da salto”, hots, ausartu behar da. Erabat murgilduko zara kodearen munduan, eta han igeri hobeto egiten dutenek hain ondo egiten ez dutenei irakasten diete eta denak saiatzen dira amaieraraino iristen. Ez da programatzen jakin behar, saiatzen ausartu baino ez.

  • <IKASKUNTZA>

    • <JARDUERARIK ANTOLATZEN DU CAMPUSAK?>

      Bai, asko! 42 Bizkaian aurkitzen den esparru bizia da, eta gauza asko gertatuko dira bertan: lantegiak, hackatoneak, tailerrak, solasaldiak...; ikasleek eta enpresek proposamenak egitea nahi dugu, kalitatezko edukia sortu eta campusari balioa eransteko.

    • <GAZTELERAZ DAGO CURSUS OSOA?>

      Bai, prestakuntza osoa eskura daiteke gazteleraz. Baina egia da, eta komeni da jakitea, informatikari lotutako informazio gehiena ingelesez dagoela.

    • <NORK EBALUATUKO DITU NIRE PROIEKTUAK?>

      42n ebaluazio nagusia berdinen artekoa da. Kideak dira ezagutza iturri nagusia eta “Peer to peer” ebaluazioetan elkarrizketak eta ikaskuntzak sortzen dira, ebaluatzaileak ebaluatuari egindakoak ez ezik, baita alderantzizkoak ere. Baina, gainera, sistemak berak egiten duen ebaluazioa ere badago eta taldeko proiektuak talde pedagogikoak ebaluatzen ditu. Beraz, zenbait ebaluazio metodo eta ikasteko zenbait modu, eta metodologia horretan giza balioa da gakoa.   

    • <ZER ESAN NAHI DU “PEER-TO-PEER LEARNING” EDO BERDINEN ARTEKO IKASKUNTZAK?>

      Berdinen arteko ikaskuntza hezkuntza eredu bat da. Zure kideen lanetik ikasiz ikasten duzu, taldeko lana eginez, elkarrekin erronkak gaindituz eta partekatuz eta berdinen artean ebaluatuz. Prozesu horretan garrantzitsuena da ikasleak ez direla lehiatzen; aitzitik, metodologian aurrera egiteko elkarrekin eta eskuz esku lan egin behar dutela ulertzen dute. Sistema osoa dago “gamifikatuta”, esperientzia-puntu sistema batekin, ikasle bakoitzaren konpromisoa eta parte-hartzea sustatzeko balio duena.

    • <NOLA DAGO EGITURATUTA 42?>

      42ren ikaskuntza-planak hiru fase dauzka: lineako testa, igerilekua eta cursus.

      Lineako testa ordu bi eta erdiko azterketak dira, edonork edonoiz egin ditzakeenak. Gailu bat (ahal dela ordenagailu bat), Interneteko konexio ona eta denbora baino ez dira behar. Horretarako, lehenbizi izena eman behar da programan.

      Erne! Testa hasiz gero ezingo duzu gelditu beste une batean amaitzeko, beraz, ziurtatu behar duzun denbora daukazula. Lineako testa gainditutakoan –unean bertan jakiren da hori-, hurrengoa oso adi egotea izango da, igerilekuak noiz irekiko, plaza bat lortzeko.

      Igerilekua aurrehautaketa aldi bat da, 26 egunekoa; aldi horretan, izangaiek (ikasle oraindik ez direnek) banako proiektuak, azterketak eta taldeko lanak egin beharko dituzte. Gainera, prozesu konplexuei egingo zaie aurre; haietan, frustrazioaren tolerantzia gainditu beharko dute, gaitasun tekniko eta zeharkakoak garatu, euren kideekin bizi eta 42 jarrera eta espiritua daukatela erakutsi akademian plaza bat lortzeko. Garrantzitsuena da ez dela kideen arteko lehia prozesu bat; aitzitik, elkarrekin lan egin behar dute erronkak gainditzeko.

      Cursus: Hala esaten zaio izangai batek bere igerileku bat gainditu eta akademiako ikasle bihurtzen den uneari. Zati bat dauka komunean 42ren sare globalaren campus guztiekin (20 baino gehiago egun) eta espezializazio teknikoko zati bat. Lehen zatia Common Core edo enbor komuna deitzen da eta 6 geruza dira, proiektu eta azterketekin. Azken geruzara iristean gutxi gorabehera 7 mailara iritsi da eta enpresetako esperientziaren lehen unea egin dezakete. Cursusen edukiak lan-merkatuaren premien arabera eguneratzen dira.

      Hara iritsi eta enbor komunaren azken geruza gainditutakoan eta enpresako lehen unea bizi ondoren (4-6 hilabete), ikasle bakoitzak aurrera jarraitzen du bere ikasketetan eta nahi dituen adarra edo adarrak aukeratzen ditu. Hainbat eduki daude garatuta: zibersegurtasuna, weba, programazioa, adimen artifiziala, blockchain, DevOps, eta abar.

    • <NOLA IKASTEN DA 42N?>

      42 “peer-to-peer learning” metodologia bat da, edo berdinen arteko ikaskuntzakoa; bertan, baliotsuena kidearengandik ikastea da. Ikasle bakoitzak erabakitzen du zer ikasi eta noiz, 42 haren ikaskuntza erritmora egokitzen baita.  Ez dago ordutegi zehatzik, ez dago klaserik ez libururik eta ez dago irakasle tradizionalik; hortaz, ikasle bakoitza bihurtzen da giltzarri erabakiak hartzeko. Auto-ikaskuntza ere funtsezkoa da. Ikasten eta bizitza bilatzen ikastea da gaitasunak garatzeko oinarria 42.

  • <INFORMAZIO PRAKTIKOA>

    • <DENBORA PARTZIALEAN EGON DAITEKE 42 URDULIZ BIZKAIAN? LAN EGIN ETA IKAS DEZAKET ALDI BEREAN?>

      42 guztiz aurrez aurrekoa da, baina aukera ematen dizu zure denbora kudeatu eta zure erritmoan ikasteko. Bizkaiko 42 Urduliz campusa egunean 24 orduz eta astean 7 egunez dago zabalik. Beraz, ez dago ikasketak edo lana bateratu ezin izateko baldintzarik. Igerilekuko aldia da zorrotzena, denboretan eta arduraldian, ordu asko eman behar da programatzen eta gainerako kideekin lan egiten. Beraz, ez da gomendatzen bateratzea. Ikasle bihurtzen zarenean, errazagoa da bateratzea.

    • <AUKERARIK DAGO MUNDUAN 42 NETWORK SAREA OSATZEN DUTEN ESKOLETAKO BATERA IKASTERA JOATEKO?>

      Noski! Eskatu besterik ez duzu behar! Kasu bakoitza banaka aztertzen da. Campus biek egon behar dute ados eta, gainera, ikasleak egin ahal izateko maila egokian egon behar du. Txandak gutxienez 3 eta gehienez 6 hilekoak dira.  42 bezala, sareko gainerako akademiak doakoak dira eta ikasketa plan bera erabiltzen dute enbor komunaren barruan.

    • <BADAGO CAMPUSEAN JARRAITZEKO BETE BEHAR DUDAN MUGARRIRIK?>

      Pertsona batek cursus-a hastea erabakitzen duenetik mugarriak daude gainditzeko, baina behar den unean ezagutarazten dira. Campusean sartutakoan azaltzen dira, baina aurrera doa denbora eta ondo erabili behar da. Hala ere, egon zaitezte lasai denok, ematen diren denborak aski eta malguak direlako. Sar zaitez metodologian eta jokoan.

      Onena, ordea, campusean sartzeko zure bizitzako unerik onena zaudela seguru egotea da. Zorrotza da. Baina emaitzak eta sariak merezi dute.

    • <ZERGATIK DAGO ZABALIK CAMPUSA EGUNEKO 24 ORDUETAN, ASTEKO 7 EGUNETAN?>

      Arestiko galderan aipatu dugun malgutasunagatik. Pertsona bakoitza campusera egoki deritzon ordutegian joan ahal izateko eta 42 eta haren bizitza eta/edo lanbidea bateratzea ahalbidetzeko.

    • <ZENBAT DENBORA BEHAR DA IKASTAROA AMAITZEKO?>

      Zenbat denbora behar duzu? Sinetsita gaude ikasle bakoitza bakarra dela eta bere erritmoan ikasten utzi behar zaiola. Horregatik, ikaslea erabaki guztien ardatza da: Zer ikasi eta noiz ikasten duen erabakitzen du. UP TO YOU da 42 Urduliz  Bizkaia campusaren aldarrikapena: askatasuna arduratsua campuseko arauak eta metodologiarenak errespetatuz.

    • <GUZTIZ DOAKOA DA MATRIKULA?>

      Bai, bada. Sinestezina, ezta? 42 Urduliz Bizkaian ikasteko ez duzu ezer ordaindu behar. Guztiz doakoa da metodologia. Proiektu hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Fundación Telefónicaren gizarte ekintzarako estrategiaren barruan sartzen da, eta 20 urte baino gehiago dira hezkuntza berrikuntzako eta enplegagarritasuneko proiektuetan lan egiten dugula. Gure asmoa pertsonei gizarte digital honetan euren enplegagarritasuneko gaitasunak hobetzen laguntzea da.

    • <DIPLOMA EDO ZIURTAGIRI BAT JASOKO DUT AMAITZEN DUDANEAN?>

      42an ez duzu ziurtagiri ofizialik jasotzen ez delako prestakuntza arautua.  Amaitu izanaren diploma bat jasoko duzu, ikasle bakoitzak lortutako maila adieraziz. Gainera, ikasle bakoitzaren profila publiko eta ikusgai jar daiteke, eta hor zehazten dira garatutako gaitasunak, egindako lanak, ikasleak partekatu nahi dituen proiektuak, baita enpresetako praktiketan lortutako notak ere. Aurkezpen-gutunik onena da enpresentzat.

  • <KOSTUAK>

    • <MATRIKULA-KUOTARIK GABE? NOLA DABIL HORI?>

      42ren eginkizuna jendeari bere talentuak maximizatzeko aukera eman eta pertsonak “digitalizatzen” laguntzea da. Gure ustez mundu guztiak behar du aukera bat bere ametsak lortzeko, zein ere diren haren aurrekariak eta baliabideak. Ez zaizu ezer kobratuko ez ikasi aurretik, ez bitartean, ez ondoren. 42 Urduliz Bizkaia Fundación Telefónicari esker da posible, bere gizarte ekintzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzaren bitartez.

    • <BADAGO KONTUAN HARTU BEHAR DUDAN BESTE KOSTURIK?>

      Lo egiteko toki bat beharko duzu eta zure eguneroko gastuak ordaindu (garraioa, dietak, etab.). Zure kontura doaz gastu guztiak, 42n ikasten duzuna izan ezik, ikasleentzat % 100 doakoa baita.

  • <LANBIDE IRTENBIDEAK>

    • <ZER LAN MOTA LOR DEZAKET IKASTAROA AMAITUTAKOAN?>

      Ikastaroa amaitzeak lanpostu eta lan askotara ematen dizu sarbide mundu digitalean, bai dauden roletan, bai oraindik asmatzeke daudenetan. Jarri “lanak mundu digitalean” bilatzailean eta ikusi dagoen guztia.

    • <ZER ENPRESA MOTA ESKA NEZAKE?>

      Nahi duzuna: munduan lider diren konpainia teknologikoetatik hasi berrietara.

      Funtsezkoa da pertsona bakoitzak erabakiko duela bere “praktika” unea zein enpresatan egin. 42tik ondoan egongo gara prozesuan eta ikasleen eta enpresaren munduaren arteko lotura erraztuko dugu.

    • <42N NIRE PRESTAKUNTZA AMAITZEN DUDANEAN, NIRE KARRERA EMANGO DUT ORDENAGAILU BATEN ATZEAN PROGRAMATZEN?>

      Gustatuko litzaizuke? Hala bada, egin ahalko duzu. Baina gerta daiteke trebetasun eta interes berriak garatzea eta mundu digitalari lotutako beste lanpostu batzuk aurkitzea, agian ezagutzen ez zenituenak edo inoiz kontuan hartu ez zenituenak.