EGUNGO EGOERA42 URDULIZ

Izen-ematea zabalik 42 urdulizerako, etorkizuneko lanbide digitaletarako programazio kanpusa

Urduliz (Bizkaia) da berdinen arteko ikaskuntzan eta gamifikazioan oinarritutako 42 eredu pedagogiko aitzindariarekin bat egingo duen laugarren udalerria. Gaurtik aurrera, erregistratu nahi duten hautagaiek 42urduliz.com webgunera jo beharko dute, oinarrizko datuak bete eta bi online proba egin. 42ra sartzeko ez da prestakuntzarik eta aurretiazko titulaziorik behar

  • Fase hori gainditzen dutenak “igerilekuaren” hautaketa prozesura pasako dira. 42ra sartzeko proba giltzarria da, eta gogorrena. 26 egunez, hautagaiek programazioaren munduari lotutako 13 proiektu egin beharko dituzte denera ofizialki 42 Urdulizerako hautagaiak izateko. Kanpusa Urduliz udalerrian (Bizkaia) dago kokatuta.
  • Telefónica Fundazioaren ekimena, Bizkaiko Foru Aldundiak lagundua, Urduliz Dorrean kokatuko da. Bost solairu eta 2.400 m2 dituen espazioa da, eta 2021eko lehenengo seihilekoan irekiko da. 600 ikaslerentzako lekua izango du.

42 Urduliz, etorkizuneko lanbide digitalak prestatzeko programazio kanpus berria, pilak kargatzen ari da. Gaurtik aurrera, proiektu honen parte izan nahi duen edozein erregistratu daiteke 42urduliz.com-en. Oinarrizko datuak bete beharko dira eta, ondoren, bi online proba egin: 10 minutuko iraupena duen memoria ariketa bat eta pentsamendu logiko-matematikoaren test bat, 2 ordukoa. Hori da kanpus berrian sartzeko eskatzen diren probetako lehenengo fasea. 2021eko lehenengo seihilekoan irekiko ditu ateak Bizkaiko Urduliz Dorrean. Bost solairu eta 2.400 m2 ditu espazioak, eta 600 ikaslerentzatko tokia. Bada, gaur egungo lanbide digitaletako langileak prestatzen lagunduko du.

Online testak gainditu ostean, hautagaiak adi egon behar dira “igerilekuetako” deialdietara (erregistroa lekuak bete arte). Azken proba hori da gogorrena eta zorrotzena. Hautagaiek 42 Urdulizen behin betiko plaza eskuratzeko dituzten aukera errealak baloratzen ditu. Horretarako, 26 egunetan guztira 13 proiektu egin beharko dituzte, eta egunean batez beste 10-12 ordu igaroko dituzte akademian. Aldi horretan zehar, hautagaiek aurre egingo diote 42ko beren egunerokoaren antzekoa izango den horri, kanpusean jorratzen den filosofiari. Egokitzeko, gorabeherei aurre egiteko eta erronka berriak ebazteko modua aurkitu beharko dute.

Doakoa, presentziala eta 24/7 irekia den 42 ereduak arrakasta izan du nazioarteko 20 kanpus baino gehiagotan. 42 Urduliz akademian onartua izateko ez da aurretiazko jakintza teknikorik behar, ezta titulaziorik ere. 18 urte baino gehiago, ikasteko gogoa, jarrera eta pertseberantzia baino ez dira behar, eta besteekin lankidetzan aritzearen garrantzia aintzat hartzea. Kontzeptu berri honekin, ikasleek ikasten ikasten dute, eta libreki hautatzen dute beren bidea.

Inscripciones_42_Urduliz

42ren metodologia eta filosofia, apustu segurua

Iraultza digitalaren erronka eta aukera berriak life long learning delakoa jorratzera behartzen dituzte profesionalak. Horrek esan nahi du ikasketa prozesu jarraitua segi behar dutela beren ibilbide profesionalean zehar lan merkatuan lehiakorrak izateko. Orain Urdulizera (Bizkaia) iritsiko den 42 metodologiak urtebete darama ezarrita Madrilen, arrakasta osoz, eta gizartea prestatzen du enplegagarritasun berri horretarako. Eredu horren berme dira munduan zehar dauden kanpusak, 20 baino gehiago direnak. Helburua da etorkizuneko programatzaileak eta lanbide digitaletan diharduten pertsona kualifikatuak prestatzea laneko erronka berriei aurre egin ahal izateko. Profil digital horiek, pandemiaren ostean, inoiz baino beharrezkoagoak dira ekonomia berraktibatzeko.

42 ereduak bere gain hartzen du zibersegurtasunean, Big Datan, Intelijentzia Artifizialean, Blockchainean edo IoTn, besteak beste, laneko aukerak eskaintzeko erronka. Metodo aitzindaria eta disruptiboa da, bikoitien arteko ikaskuntzan, gamifikazioan eta autoikaskuntzan oinarritua. Bada, emaitza arrakastatsuak izan ditu. Esate baterako, %100eko enplegagarritasuna lortu du hogei herrialde baino gehiagotan, eta batez beste zortzi lan eskaintza ikasle bakoitzeko programan egon diren aldian zehar.

42 eredua haziz doa

42 Urdulizekin, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak urrats bat gehiago eman dute eta etorkizuneko agertoki profesionalari aurre hartu diote. Elkarrekin erantzun nahi diete lan merkatuko beharrizanei eta gizartea prestatzeari lanbide digital berrietarako. Horretarako, Bizkaia berrikuntzaren erreferente bihurtuko da. Izan ere, konpromiso sendoa dauka talentu teknologikoa antzemateko eta gizarte osoarentzako prestakuntza digitalaren alde apustu egiteko.

Bizkaiko 42 Urdulizek Madrilgo kanpusa izango du eredu. Duela urtebete inauguratu zen, eta martxa betean dihardu. Malagakoa eta Bartzelonakoa ere 2021ean irekiko dira. Hain zuzen, espainiar lurralderako hedapenaren bermea Madrilgo akademiaren arrakasta da. Urtebetez prestakuntza digitala sustatzen aritu ostean, jada liluratu egin ditu esparru digitalean profesionalki hazi nahi duten horiek. 18 eta 61 urte bitarteko 26.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena. Datu horiek erakusten dute guztientzako irekita dagoen espazioa dela. Bada, metodologiak harrituta utzi dituen 1.300 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute jada.

42 globali buruz

42 da hezkuntza doan eta 18 urtetik gorako guztiei irekita, haien prestakuntza gorabehera, eskaintzen duen lehenengo kanpusa. Emaitzek erakutsi dute programazio arrakastatsua dela. Heziketa eredua berdinen arteko ikaskuntzan oinarritzen da: izaera parte-hartzailea duena, eskolarik eta irakaslerik gabe. Horrek ikasleei ahalbidetzen die sormena erabat espresatzen, proiektuak gauzatzean oinarritutako ikaskuntzari esker. 42 2013an sortu zen Parisen, teknologia informatikoaren industriak programatzaile eskasia handia izan zuenean. Etorkizuneko profesionalik onenak elkarrekin prestatzeko, jatorria gorabehera, 42 nazioartean hedatzen ari da, eta 42 Network 22 herrialdetan dago, 33 kanpus dituelarik. Honako herrialde hauek dira: Alemania, Armenia, Australia, Belgika, Brasil, Kanada, Hego Korea, Arabiar Emirerri Batuak, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Finalndia, Frantzia, Italia, Japonia, Jordania, Malaysua, Maroko, Herbehereak, Portugal, Errusia, Suitza eta Tailandia.” http://www.42.fr/

Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko instituzio nagusi gisa, Bizkaia Europako abangoardia sozial eta ekonomikoan kokatzeko estrategia gidatzen du. Ekonomia Sustatzeko Sailaren bidez, Foru Aldundiak programak eta ekimenak bultzatu eta sustatzen ditu Bizkaiaren garapena eta aurrerapena indartzeko, lurralde berritzaile, talentu, erakargarri, konektatu eta orekatu gisa.

Lurraldeko ehun ekonomiko eta sozialarekin partekatutako estrategia zabala da, bermatzeko etorkizuneko Bizkaiaren ezaugarri bereizgarria izango dela kalitatezko enplegua sortu eta mantentzeko gaitasun handia.

Telefónica Fundazioa: aro digitalaren alderdi soziala bultzatuz

Telefónica Fundazioak 1998az geroztik dihardu lanean gizarte inklusioa katalizatzeko aro digitalean. Ikuspegi horren bitartez pertsonen garapenerako aukerak hobetu nahi ditu, arima digitala eta bokazio globala duten eta inklusiboak diren proiektuen bitartez. Hezkuntza eta prestakuntza baliatzen ditu gizarte eraldaketarako funtsezko bitarteko gisa. Gainera, hezkuntza, kultura, enplegagarritasun eta boluntariotza proiektuak garatzen ditu, mundu digitaleko erronkei erantzuten dietenak, inor ere ez dadin atzean gelditu.

30 herrialdetan dago –Espainia, Latinoamerika, Afrika eta Asia–, eta 2018an zehar 8,6 milioi pertsonarengana iritsi zen bere programen bitartez. Telefónica Fundazioak hezkuntza berritzailearen eta prestakuntzaren aldeko apustua egiten du, enplegagarritasun berria helburu. Teknologia aliatu duten proiektuak sortzen ditu eta loturak sustatzen ditu bere eragina handitzen laguntzen dieten erakunde, enpresa eta eragile sozialekin. Laneko errealitate berriaren testuinguruan gaitasunak, eskumenak eta trebeziak hobetzeko lan egiten du. Gaurko eta biharko profil digitalik galdatuenetarako orientatuz, aholkatuz eta prestatuz egiten du hori. Azken finean, konpromisoa dauka Conecta Empleo edo 42 bidez aldatzen ari den lan merkatuaren eskariari erantzuteko. Metodologia berria aro berrirako.