EGUNGO EGOERA42 URDULIZ BIZKAIA
Horrela bizi izan genuen Global Game Jama 42 Urduliz Bizkaian
Laugarren urtez jarraian, 42 Urduliz Bizkaia munduko bideo-jokoen sorkuntza eta garapeneko hackaton handienaren egoitza antolatzaile bihurtu zen.
Urtarrilaren 30etik otsailaren 1era, laugarren urtez jarraian, 42 Urduliz Bizkaia Global Game Jamaren egoitza antolatzaile bihurtu zen. Eta bai, inskripzio errekorra hautsi dugu, teklatuari 48 orduz non stop emateko 100 pertsona baino gehiago izena eman baitzuten! Azkenik, 14 talde ausartu ziren erronkari aurre egiten: hutsetik abiatuta bideojoko bat sortzea, aurtengo gai globalean oinarrituta: maskarak.
Bi egunez, campusa ideiaz, 8-bit soinuez eta sormenez josita egon zen. Aurten ere, erakunde garrantzitsuen laguntza izan dugu, azken edizio hau arrakastatsua izan zedin lagundu zutenak. Puzztime! bideojoko estudioari, EUNEIZ Unibertsitateari, Centro Pixelsi, DigiPen zentroari eta Media Attacki eskerrak eman nahi dizkiegu abenturarekin bat egiteagatik. Horrez gain, Diego Garcíak, psikologoa eta jokoak eta ihes aretoak sortzen aditua hain zuzen ere, bere inspirazioaz kutsatu zigun bere hitzaldiariarekin.
Emaitza? Talentua erruz, ideia bikainak eta amaiera zirraragarria. Sariak hurrengoak izan ziren:
- Gure egoitzako joko global onena: Maskardade
- Gaia hobekien betetzen zuen jokoa (exaequo): Mucho Macho y Black Bucket
Eta hori gutxi balitz, bi ohorezko aipamen izan ziren:
- Artearen ohorezko aipamena: Masking Ladder
- Kontzeptuaren ohorezko aipamena: Larva in umbra
Joko hauek eta beste asko Global Game Jamaren webgunean aurki ditzakezu.
Eskerrik asko esperientzia global hau bizitzeko 42 Urduliz Bizkaia aukeratu zuten pertsona guztiei. Aurten 500.000 parte-hartzaile baino gehiago izan dira 100 herrialde baino gehiagotan. 2027an elkar berriro ikustea espero dugu, are energia gehiagorekin eta ideia sinestezinekin.
