EGUNGO EGOERA42 URDULIZ
Global Game Jama berriro ospatuko dugu 42 Urduliz Bizkaian!
Aurten ere, 42 Urduliz Bizkaia izango da bideojokoen munduan zentratutako munduko hackathon honen egoitza.
Global Game Jam (GGJ), 100 herrialde baino gehiagotan aldi berean egiten den lehiaketa globala ez ezik, lankidetza, sormen eta ikaskuntzarako gunea ere bada. Aukera paregabea da zure interes berberak dituzten pertsonak ezagutzeko, ideiak trukatzeko eta bideojokoen garapenaren unibertsoan murgilduta dagoen asteburu batez gozatzeko.
Ekitaldi honetan, 48 orduz, 2026ko urtarrilaren 30etik otsailaren 1era, bideo-jokoen garapenean interesa duten pertsonek osatutako taldeek bat egingo dute, ezusteko gai batean inspiratutako joko bati bizitza emateko, ekitaldiaren hasieran jakinaraziko dena.
Ba al dakizu zer den hoberena? Topaketa honek aukera emango dizu tresna teknologiko berriak esploratzeko, garapenaren barruan rol desberdinak hartzeko, sorkuntza-prozesuaren fase bakoitzean parte hartzeko eta zure trebetasunak ingurune dinamiko eta kolaboratibo batean probatzeko.
Nola apunta zaitezke? Oso erraz! Bi webgune hauetan eman behar duzu izena:
1. Eman izena hackathonarentzat Eventbriten sortu dugun ekitaldian
2. Eman izena Global Game Jameko webgunean eta gure egoitza hautatu
Aurten EUNEIZ Unibertsitatearen, Puzztime! bideojokoen estudioaren eta Centro Pixels formakuntza zentroaren laguntza izango dugu.
42 Urduliz Bizkaian, prestakuntza-eredu berritzaile baten alde egiten dugu, benetako proiektuen bidezko ikaskuntzan eta funtsezko zeharkako gaitasunen garapenean oinarrituta, hala nola talde-lana, sormena eta kudeaketa erronken aurrean. Global Game Jam aukera ezin hobea da parte-hartzaileek beren talentua erakusteko, esperimentatzeko eta prozesuaz gozatzeko.
Zatoz erronkaz, dibertimenduz eta sormen handiz betetako asteburua partekatzeko!
