EGUNGO EGOERA42 URDULIZ
Amaitu urtea programatzen 42 Urduliz Bizkaian
Azaroan eta abenduan, zatoz Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatutako campusera, eta murgildu teknologian.
Esaten dute garrantzitsuena ez dela nola hasten den, baizik eta nola amaitzen den. Eta 42 Urduliz Bizkaian urtea bonbazia handian ixtea erabaki dugu: kodearekin, erronkekin eta tech unibertsoa ezagutzeko aukera desberdinekin.
2025 urtea amaitzeko beste modu bat bilatzen ari bazara, hau da zure plana. Jarduera mordoa prestatu dugu programazioaren munduan modu praktikoan, dibertigarrian murgiltzeko, aldez aurreko ezagutzarik gabe.
42 Urduliz Bizkaiko tailerrak:
Ez galdu gure 3 orduko doako tailerren data berriak! Aukera ezin hobea hainbat arlo digitaletan lehen urratsak emateko, gure metodologia iraultzailea esperimentatzen duzun bitartean: klaserik, libururik, eta irakaslerik gabe, eta erabat doan. Ikaskuntza praktiko eta kolaboratiboa soilik, % 100 doakoa.
Aukeratu zure gairik gogokoenak:
- Zibersegurtasun tailerra: azaroak 19 16:00etan. Eman izena hemen.
- Adimen Artifizialean murgiltzeko saioa: azaroak 25 16:00etan. Eman izena hemen.
- PYTHONerako sarrera: abenduak 2 16:00etan. Eman izena hemen.
- Web programazioan hasteko tailerra: abenduak 10 16:00etan. Eman izena hemen.
Christmas Hacking:
Familia osoarentzako jarduera. Txikienek Olentzerori eta Mari Domingiri lagundu eta Gabonak salbatu beharko dituzte. Interneten segurtasunez nabigatzen ikasiko dute, modu dibertigarri eta ludikoan, ExperienciaTEKek, 42 Urduliz Bizkaiko ikasle batzuek sortutako elkarteak, asmatutako eta dinamizatutako jarduera honetan. Bitartean, helduek zibersegurtasunari buruzko hitzaldi interesgarria jasoko dute Cyberzaintza, Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren eskutik. Larunbata, abenduak 13, 11:00etan. Eman izena hemen.
Web programazioari buruzko prestakuntza:
42 Urduliz Bizkaian, Bizkaia with the talent estrategiaren barne, web-programazioko prestakuntza trinkoa burutuko dugu. Abenduaren 15etik 19ra, aurrez aurre, HTML, CSS, JavaScript eta web garapenaren oinarriak ikasi ahal izango dituzu, aldez aurreko ezagutzarik behar izan gabe. Hori guztia, 42 metodologiaren bidez. Hemen eman dezakezu izena. Plaza kopurua mugatua da.
Ate irekien jardunaldiak:
Campusa eta bere metodologia berritzailea ezagutu nahi badituzu, zatoz gure ate irekien jardunaldietako batera. Aukeratu hobeto datorkizun data eta ezagutu campusa eta bere metodologia berritzailea zuzenean. Gainera, Piscinera sartzeko jolasak egin ahal izango dituzu! Gure hautaketa prozesu presentziala da, 26 egunekoa. Aukeratu data hemen.
Hori guztia gure hurrengo Piscinerako beroketa gisa, 2026ko otsailaren 23tik martxoaren 20ra bitartean. 26 eguneko esperientzia trinkoa, zure bizitza (eta karrera) alda dezakeena. Esteka honen bidez eman dezakezu izena.
Kodea haustera ausartuko zara? 42 Urduliz Bizkaian zain izango gaituzu!
