EGUNGO EGOERA42 URDULIZ

Zer egiten dut 42 Urduliz Bizkaian?

Agian galdera honetan pentsatu duzu. Bada, hemen duzu gure azken Piscineko parte-hartzaileetako baten testigantza.

Jende askok galdetzen du 42 Urduliz Bizkaian zehazki zer egiten den, nola ikasten den klaserik eta irakaslerik gabe eta zer duen berezi campus honek. Horri erantzuteko, esperientzia barrutik bizi izan dutenen ahotsa baino gauza hoberik ez dago. Gaur Rodrigo Ramosen testigantza dakarkizuegu, hemen rramos-f izenez ezagunagoa dena. Gure udako Piscineko partaidea izan da, eta 26 egunez erronka bakar bezain eraldatzaile horretan murgiltzea nola izan den kontatzen digu:

“Agian nire kasua berezia izango da. Testuingurua emateko suhiltzailea naizela esan behar dut, eta galdera lanbidea eta nire lan egoera pixka bat aztertu ondoren sortzen da, nik uste.

Nire lana programazioarekin zerikusirik ez… lan praktikoetan datza, ez ditugu soilik katakumeak salbatzen… argi gera dadila. Eta nire lan egoera? Bada… zoritxarrez, Estatuko “ametsa”: lan-egutegi ona, baldintza onak eta bizitza osorako soldata.

Orduan… zergatik etorri 42 Urduliz Bizkaira? Bada, arrazoiak asko dira. Hiru ikuspegitatik aztertuko dugu: arrazoi pertsonalak, programazioa per se eta 42. campusa.

Arrazoi pertsonalak:

Uste dut jakin-min hitza nahiko ondo egokitzen dela hona etortzera bultzatu nauena deskribatzeko. Gogo urduri samarrekoa naiz eta denetarik jakitea gustatzen zait. Ezagutza da aurrerapenaren oinarria, eta hori da helburua. Ez dut baztertzen etorkizunean zerbait nire kontura muntatzea eta hemen eskura ditzakedan ezagutzak baliagarriak izango dira, zalantzarik gabe.

Programazioa:

Mundu teknologiko batez inguratuta, uste dut gaur egun beharrezkoa dela makinek nola funtzionatzen duten jakitea. Beldurra ematen dit atzean geratzeak… nahiz eta gauzak doazen erritmoan saihestezina iruditzen zaidan. Gainera, iruditzen zait programatzen ikasteak tresna kopuru ikaragarria ematen dizula proiektuak garatu ahal izateko, garatu ditzakezun aplikazioekin zure egunerokoa hobetzeko, etab. Eta, azkenik, zerbait konplexua iruditzen zait, erronka intelektuala.

42 campusa:

Karrera baten eta bi masterren ondoren, egungo hezkuntza-ereduarekin ez nagoela ados esan dezaket . Ez dabil. Baliteke nire esperientzia pertsonala objetiboa ez izatea eta normala ez izatea, baina ez dut titulu huts gehiagorik nahi. 42ra etortzea campus berritzaile batera etortzea da, non ordutegirik ez dagoen, non gainditzea ez den garrantzitsuena eta non esfortsua, autosufizientzia, talde lana, konstantzia eta abar saritzen diren. Eta… zer esan campusaz? Jende jatorra, erroilu ona, instalazio onak eta bista ezin hobeak”.

Eta zu? Campusa zuzenean ezagutu nahi duzu? Zatoz gure ate irekien jardunaldi batera eta ikus ezazu. Aukeratu data hemen.

Ez diezazutela kontatu. Bizi ezazu!