EGUNGO EGOERA42 URDULIZ
Urte berria, jarduera berriak 42 Urduliz Bizkaian
42 Urduliz Bizkaian jarduera mordoa prestatu dugu 2026ari hasiera emateko, programatuz eta teknologiari eta kodeari buruz ikasiz. Ezagutu agenda osoa.
2026 hasten da, eta horrekin batera, helburu edo erronka berriak proposatzen ditugun une hori, hala nola zerbait berria ikastea, erosotasun eremutik ateratzea edo, gutxienez, saiatzea. Eta zure asmoen artean tech munduan bete-betean sartzea badago (edo gutxienez berriro saiatzea)? 42 Urduliz Bizkaian erraz jarriko dizugu. Zure asmoetako bat zerbait berria ikastea bada, teknologian murgiltzea (literalki) edo, besterik gabe, programazioa metodologia berritzaile eta disruptibo baten bidez ikastea nolakoa den probatzea bada, hau da zure unea.
Urtarrilean eta otsailean urteko lehen Piscineari begira, jardueraz betetako agenda prestatu dugu:
42 Urduliz Bizkaiko tailerrak:
Ez galdu gure 3 orduko doako tailerren data berriak! Aukera paregabea zure lehen urratsak arlo digital desberdinetan emateko, gure metodologia iraultzailea probatzen duzun bitartean: klaserik gabe, libururik gabe, irakaslerik gabe eta erabat doan. Ikaskuntza praktiko eta kolaboratiboa soilik, % 100 finantzatua.
Aukeratu zure gairik gogokoenak:
- Adimen Artifizialean murgiltzeko saioa:
- Web programazioan hasteko tailerra:
- Urtarrilak 21 16:00etan. Eman izena hemen.
- Zibersegurtasun tailerra:
- Urtarrilak 28 16:00etan. Eman izena hemen.
- PYTHONerako sarrera:
- Otsailak 4 16:00etan. Eman izena hemen.
Global Game Jam
Bideojokoak gustatzen bazaizkizu, ekitaldi hau zuretzat da. Laugarren urtez jarraian, 42 Urduliz Bizkaia munduko bideo-jokoen garapenarekin eta sorkuntzarekin lotutako hackaton handienaren egoitza izango da, non parte hartzaileek, taldean, 2026ko gaian oinarritutako bideo-joko bat sortzea izango duten helburu. Urtarrilaren 30etik otsailaren 1era egingo da, eta parte hartzeko bi lekutan eman behar duzu izena:
- Global Game Jamaren webgunean, gure egoitza hautatuz.
- Ekitaldi honetarako sortu dugun Eventbritean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure azkenengo posta.
Ate irekien jardunaldiak:
Eta, jakina, gure ate irekien jardunaldiak. Campusa eta bere metodologia berritzailea ezagutzeko aukera paregabea. Aukeratu hobeto datorkizun data eta ezagutu campusa eta bere metodologia berritzailea zuzenean. Gainera, Piscinera sartzeko jolasak egin ahal izango dituzu! Gure hautaketa prozesu presentziala da, 26 egunekoa. Aukeratu data hemen.
Hori guztia gure urteko lenenengo Piscinerako beroketa gisa, otsailaren 23tik martxoaren 2ora bitartean. 26 eguneko esperientzia trinkoa, zure bizitza (eta karrera) alda dezakeena. Esteka honen bidez eman dezakezu izena. Ausartuko zara salto egitera?
Kodea hausteko prest zaude? 42 Urduliz Bizkaian zain izango gaituzu!
Urte berria, asmo berriak… eta programazio pilo bat.
