- Bereziki, adingabeen datu pertsonalak biltzen direnean, tratamendua haien guraso-ahalaren edo zaintzaren titularrak baimendu bazuen baino ez da legezko izango. Erabiltzailea izango da arduradun bakarra datu faltsuak, okerrak, osagabeak edo eguneratu gabeak betetzeagatik. Fundación Telefónicak, uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, betez, hau jakinarazten dizu: Haren sozietate izena Fundación Telefónica da; haren IFK G82086810; Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Fundazioen Babesletzaren Estatu Eskumeneko Kultura Fundazioen Erregistroan dago inskribatuta, 498 zenbakiarekin; haren egoitza soziala Gran Vía kaleko 28 zenbakian dago, 28013 Madril
- Gurekin komunikatzeko, harremanetarako zenbait bide jartzen dizugu eskura, “Harremanetarako” atalean aurkituko duzuna (http://www.fundaciontelefonica.com/conocenos/contacto).
- Fundación Telefónicak, jakinarazi du www.fundaciontelefonica.com web orriaren helburua pertsona guztiei erakundeak egiten dituen jarduerak eta ematen dituen zerbitzuak ezagutzea erraztea da.
- Fundación Telefónicak, norberaren datuak babestearen arloan indarrean dagoen legedian, zehazki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan, xedatutakoaren arabera, bere bezeroek emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna ziurtatzen ditu. Ikus “Pribatutasun politika” (https://legal.fundaciontelefonica.com/politica-de-privacidad-es).
- Fundaciontelefonica.com web orriaren eta han dauden elementuen jabetza intelektuala Fundación Telefónicaren titulartasunekoak dira.
- Erakunde horri dagokio haiek edozein modutan ustiatzeko eskubideak esklusiboki erabiltzea eta, bereziki, erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu eta eraldatzeko eskubideak.
- Haren edukia partzialki erreproduzitzeko eskubidea ematen da baldintza hauek betetzen badira:
- Fundaciontelefonica.com web orriaren xedeekin bateragarri izatea.
- Merkataritza asmo batekin ez egitea.
- Web orrian zerrendatutako agiriak edo grafikoak inolaz ere ez aldatzea.
- Web orrian eskuragarri dauden grafikoak lotuta dauden testutik edo gainerako irudietatik bereizita kopiatu edo banatua izatea.
- Lehenago fundaciontelefonica.com-i jakinaraztea.
- Fundación Telefónicak beretzat gordetzen du bere web orrian dagoen informazioan edo haren konfigurazioan eta aurkezpenean edozein unetan eta aurretik ohartarazi gabe aldaketak eta eguneratzeak egiteko eskumena.
- Fundación Telefónicak ez du bermatzen web orrian sartzean edo haren edukian errorerik ez dagoenik, ez eguneratuta dagoenik, baina bere ahaleginik onenak egingo ditu, egonez gero, haiek ekidin, zuzendu edo eguneratzeko.
- Web orri horretarako sarreraren nahiz bertan agertzen den informazioaz egiten den erabileraren erantzukizuna, sarrera edo erabilera egiten duenarena da soilik. Erabiltzailea izango da bere erabiltzaile-identifikadorearekin egiten dituen ekintza guztien erantzule. Fundación Telefónicak ez du erantzungo informazioa eskuratu edo erabiltzeak eragin lezakeen ezein ondorio, kalte edo galeragatik.
- Fundación Telefónicak ez du bere gain hartzen web orrian aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioaren edo edukien ondoriozko erantzukizunik.
- Web orri horretan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak, eta Fundación Telefónicaren jabetza intelektualerako eskubideak urratzeak legez ezarritako erantzukizunak ekarriko dituzte.
- Fundación Telefónicak ez du bere gain erantzukizunik hartzen gerta litezkeen segurtasun erroreengatik ez erabiltzailearen sistema informatikoari (hardware eta software), ez han gordetako fitxategi edo dokumentuei, fundaciontelefonica.com webeko zerbitzu eta edukietara konektatzeko erabilitako erabiltzailearen ordenagailuan birusen bat egotearen, nabigatzailearen funtzionamendu oker baten edo haren eguneratu gabeko bertsioak erabiltzearen ondorioz, eragin lekizkiekeen kalteengatik.
- Cookieak web zerbitzariek euren bisitariei buruzko informazioa biltegiratu eta berreskuratzeko erabiltzen duten tresna bat da. Testu-fitxategi txikiak dira, zure ordenagailura bidaltzen ditugunak zure lehentasunen erregistro bat eduki eta itzultzen zarenean haiek gogoratzeko.
- Fundación Telefónicak beretzat gordetzen du cookieak erabiltzeko eskubidea bere web orritik nabigatzea erraztu eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuek eraginkortasun eta pertsonalizazio handiagoa lortzeko. Fundación Telefónicak erabiltzen dituen cookieek erabiltzailearen nabigazio-lehentasunei buruzko informazioa biltegiratzea ahalbidetzen dute, haren profilaren araberako interes bereziko edukiak erakutsi ahal izateko.
- Erabiltzailea aske da Fundación Telefónicak erabilitako cookieak bere disko gogorrean ezartzea ala ez erabakitzeko.
- Ildo horretatik, erabiltzaileak cookie guztiak onartzea edo ukatzea lehenesteko edo pantailan cookie bakoitza jasotzen denean ohar bat jaso eta une horretan disko gogorrean ezartzea ala ez erabakitzeko konfigura dezake bere nabigatzailea. Horretarako, zure nabigatzailearen laguntza atala iradokitzen dizugu, orain darabilzun konfigurazioa nola aldatu jakiteko.